Suteak

Hiru sute izan dira Bizkaian

Elgoibarko Azkarate mendiko sutea itzalitzat eman dute suhiltzaileek.

Iturriondo pabilioiko buego batean sorturiko sua, atzo gauean. BIZKAIKO SUHILTZAILEAK
Erredakzioa
2020ko urtarrilaren 15a
17:33
Entzun

Azken orduotan hiru sute piztu dira Bizkaian. Gipuzkoan, berriz, atzo Elgoibarko Azkarate mendian sorturiko sutea itzaltzea lortu dutela esan berri dute suhiltzaileek.

Nabarnizko (Bizkaia) baserri batean sua piztu da goizeko bostetan. Etxearen teilatuak su hartu du. Inork ez du minik hartu, baina suhiltzaileak lanean ari dira oraindik.

Leioan, berriz, Ibarrabarri enpresa parkeko Iturriondo pabiloiko bulego batean sua sortu da gauean. Suhiltzaileek amatatutzat eman dute.

Horrez gain, suhiltzaileek esan dute berriz piztu dela Ortuellan astelehenean eraikin batean sorturiko sutea.

Larhun mendiaren magalean sua sortu zen atzo gauean, Berako (Nafarroa) aldean.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.