Azken orduotan hiru sute piztu dira Bizkaian. Gipuzkoan, berriz, atzo Elgoibarko Azkarate mendian sorturiko sutea itzaltzea lortu dutela esan berri dute suhiltzaileek.
Nabarnizko (Bizkaia) baserri batean sua piztu da goizeko bostetan. Etxearen teilatuak su hartu du. Inork ez du minik hartu, baina suhiltzaileak lanean ari dira oraindik.
Leioan, berriz, Ibarrabarri enpresa parkeko Iturriondo pabiloiko bulego batean sua sortu da gauean. Suhiltzaileek amatatutzat eman dute.
Horrez gain, suhiltzaileek esan dute berriz piztu dela Ortuellan astelehenean eraikin batean sorturiko sutea.
Larhun mendiaren magalean sua sortu zen atzo gauean, Berako (Nafarroa) aldean.