Denboralea

Gutxienez 132 pertsona hil dira Pakistanen eta Afganistanen elurteen ondorioz

Kaxmir izan da gogorren jotako eremua. Han 62 dira hildakoak, eta hamar desagertuak. Azken 30 urteotako elurterik gogorrenak dira, adituen arabera.

Herritarrak errepideko elurra garbitzen, Quettan, Pakistanen. /
Herritarrak errepideko elurra garbitzen, Quettan, Pakistanen. / Jamal Tarakari/EFE Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2020ko urtarrilak 15

Elur jausiek, uholdeek eta tenperatura apalek hondamendia eragin dute Pakistanen eta Afganistanen. Oraingoz 132 dira hildakoak —93 Pakistanen eta 39 Afganistanen—, baina litekeena da kopuru hori handitzea datozen orduetan, dozenaka baitira desagertuak.

Kaxmir izan da, hala ere, denboraleak gogorren jo duen eremua. Han, 62 dira hildakoak. Horietatik 19 Neelum bailaran hil dira, elur jausi batek harrapatuta. Agintarien arabera, beste hamar pertsona desagertuta daude.

Iparraldeko mendi inguruetako eskolak eta errepideak ixteko agindu dute agintariek. Egoera ez da askoz hobea Balutxistanen, non 31 baitira oraingoz hildakoak, gehienak emakumeak eta haurrak. Afganistango mugatik gertu 300 etxe suntsitu dituzte elur jausiek.

Pakistango lehen ministro Imran Khanek laguntza eskatu die militarrei eta gobernuko kideei. Izan ere, datozen egunetarako ere tenperatura oso txikiak espero dituzte inguru hartan.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Nekane Murga Jaurlaritzako Osasun sailburua agerraldi batean. ©Javier Etxezarreta/EFE

Murga: «Hau bigarren olatua da»

Olatz Esteban Ezkati

Azken orduetan nabarmen ugaritu dira kasuak Hego Euskal Herrian: 419 positibo atzeman dituzte, atzo baino 108 gehiago.

Azkaineko (lapurdi) eskolako sartzea, itxialdiaren ondotik. ©Guillaume Fauveau

Bidarteko udalekua itxi dute langile batek positibo eman duela eta

Oihana Teyseyre Koskarat

31 haur izan dira kontaktu zuzenean. Udalekua hetsirik egonen da bi egunez gutxienez.

Aguraingo plaza. ©Aritz Loiola/FOKU

Aguraingo Kokolo eta Donostiako Ramuntxo Berri tabernetan izan direnei proba egitera joateko eskatu die Jaurlaritzak

Berria

Agurainen, uztailaren 29tik abuztuaren 2ra han egon zirenei egin die deia; Donostian, berriz, uztailaren 26tik abuztuaren 3ra egondakoei.

Donibane Lohizunen egin zituzten PCR probak, uztailean. ©Guillaume Fauveau

PCR proben arrakasta Lapurdi kostaldean

Ekaitz Etxamendi

Eskualdeko Osasun Agentziak PCR proba egiteko guneak ezarri ditu Lapurdi kostaldeko zonbait hiritan. Egitasmoak uda osoan iraunen du, ilara luzeak sortu baitira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna