EUSKAL PRESOAK

Aranjuezeko espetxera lekualdatuko dituzte Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga euskal presoak

Espainiako Espetxe Erakundeetako idazkaritzak jakinarazi du lekualdatzea. Hiru urte bete berri ditu bi euskal presoen alaba Xua Lasagabaster Urangak, eta gurasoak Euskal Herrira hurbiltzeko galdea egina du Sarek, umearengandik gertuago egon daitezen.

'Motxilak gora' ikuskizunaren aurkezpena, Donostian. GORKA RUBIO / FOKU
2020ko urtarrilaren 22a
21:14
Entzun

Picassenteko espetxetik (Valentzia, Herrialde Katalanak) Madrilgo Aranjuezkora (Espainia) mugituko dituzte Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga euskal presoak, Espainiako Espetxe Erakundeek jakinarazi dutenez. Hiru urteak beteta, gurasoengandik banandu zuten joan den igandean Xua Lasagabaster Uranga, eta ekitaldi bat egin zuten Donostiako Atano III.a pilotalekuan, gurasoak Euskal Herrira ekar ditzatela eskatzeko.

Hiru urte bete arte euren ama presoekin egon ohi dira umeak, baina espainiar legediak ez die uzten hiru urteak bete ondoren kartzelan segitzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.