Albistea entzun

Sexu erasoak

Bi urteko espetxe zigorra sanferminetako bortxaketaren argazki bat zabaldu zuenari

Biktima bortxatzen ari zirenean ateratako argazki bat Twitter sarera igo, eta emakumea iraindu zuen gizonezkoak, 2017an.

Mugimendu Feministare elkarretaratzea Iruñean 2018ko ekainean, sanferminetako bortxaketa salatzeko..
Mugimendu Feministare elkarretaratzea Iruñean 2018ko ekainean, sanferminetako bortxaketa salatzeko.. Idoia Zabaleta / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2020ko otsailak 5 10:23

Iruñeko 4. Zigor Epaitegiak bi urte eta egun bateko espetxe zigorra ezarri dio 2016ko sanferminetan bortxatu zuten emakumearen argazki bat sare sozialetan zabaldu zuen gizonari.  Zehazki, taldeko bortxaketa gertatzen ari zen momentuan ateratako argazki bat zabaldu zuen Valladolideko (Espainia) gizonezko batek 2017ko abenduaren 6an, Twitter sare sozialera igota. Argazkiarekin batera, biktimari salaketa faltsua jartzea egotzi, eta hura iraindu zuen akusatuak sare sozial horretan. Horregatik guztiagatik, zigortu egin du epaitegiak. Sekretuak ezagutarazteagatik eta integritate moralaren aurkako delitua egiteagatik ezarri dio espetxe zigorra. Zigor horretaz gain, 6.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio biktimari, eta baita 4.680 euroko isuna ordaindu ere.

Bortxaketaren irudi hori auziaren sumarioko froga bat izan zen, eta hura zabaltzea debekatu zuen Nafarroako Auzitegiak. Epaitegiak orain zigortu duen gizonak, baina, argazkia zabaldu zuen 2017an; irudi hura hamasei bider zabaldu zuten sare sozialetan, eta, ondorioz, biktima identifikatzea lortu zuten askok.

Zigortutako gizonak ultraeskuineko ideologia dauka. 2015ean Democracia Nacional eskuin muturreko taldearen zerrendetan parte hartu zuen. Gaur egun, sare sozialetan idazten jarraitzen du.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Nafarroako Ospitaleko ZIUetako gela bat, artxiboko irudi batean. ©Jesus Diges, EFE

Urtarriletik koronabirusak jota jende gutxien hil den astea izan da aurrekoa Hegoaldean

Uxue Rey Gorraiz

90 pertsona hil dira koronabirusak jota azken astean Hegoaldean, iragan astean baino 33 lagun gutxiago. Urtarril hasieratik erregistratu den daturik apalena da heriotzei dagokienez. Beste 468 COVID-19 kasu detektatu dituzte Hego Euskal Herrian, ia 12.000 test eginda.

Osasun langile bat adineko pertsona bati txertoa jartzen kotxean, gaur, Donostiako ospitalean ©Gorka Rubio/ Foku

Hasi dira 100 urtetik gorakoak txertatzen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Edurne Begiristain

90 eta 100 urte bitartean daudenak izango dira txertoa jasotzen hurrengoak: 39.000 pertsona inguru. Gotzone Sagarduik jakinarazi du aurki txertatzen hasiko direla tutoretzapeko pisuetako eta etxebizitza komunitarioetako adineko pertsonak, eguneko zentroetako erabiltzaileak, eta etxean dauden menpekotasun handiko pertsonak eta desgaitasunen bat dutenak.

Babestu eta Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduko kideak, atzo, Bilbon. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Babestuk dudan jarri ditu Bizkaiko Aldundiaren inkestaren emaitzak

Gotzon Hermosilla

Diputazioak dio egoitzetako familiak pozik daudela. Murilloren dimisioa eskatu dute senideek

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna