Noiz sortua: 2020-02-12 15:52:16

Katalunia

Forcadelli baimena eman diote espetxetik ateratzeko astean hiru egunetan

Mas d'Enric kartzelako tratamendu batzordeak azaldu du Kataluniako Parlamentuko presidente ohiak familiako kide bat zainduko duela.

Carme Forcadell Parlamentuko presidente ohia Espainiako Auzitegi Gorenean deklaratzen, iazko otsailean.
Carme Forcadell Parlamentuko presidente ohia Espainiako Auzitegi Gorenean deklaratzen, iazko otsailean. EFE Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2020ko otsailak 12

Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidente ohiari Mas d'Enriceko espetxetik (Herrialde Katalanak) ateratzen utziko diote astean hiru egunetan, egunean bederatzi orduz, boluntario gisa lan egiteko, eta adin handiko familiako kide bat zaintzeko. Generalitateko Justizia Kontseilaritzak gaur eman du erabakiaren berri; 100.2 artikulua ezarriko dute, Jordi Cuixarten eta Jordi Sanchezen baimenekin egin duten bezala.

Forcadelli Mas d'Enricetik ateratzeko eman dioten baimena berehala jarriko dute indarrean, baina espetxe zaintzako epaitegiak eman behar dio abala. Egunero espetxean igaro beharko du gaua. Parlamentuko presidente ohia 2018ko martxoaren 23an sartu zuten kartzelan, eta orain eman diote handik ateratzeko lehen baimena.

Era berean, Justizia Kontseilaritzak adierazi du ez dutela emango Forcadellen irteera egunen berri, eta ez dutela esango zer erakundetan egingo duen lan boluntario gisa.

Lledonersko espetxeko (Herrialde Katalanak) tratamendu batzordeak gauza bera egin du Cuixartekin eta Sanchezekin. Sanchezek egunean 11 ordu igaro ditzake kartzelatik kanpo, astean hiru egunetan, borondatezko lana egiteko. Cuixartek, berriz, astean bost egunetan egin dezake lan, 9,5 ordu egunean. Biek kartzelara itzuli behar dute lotara.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna