Noiz sortua: 2020-02-13 17:18:29

Luizia Zaldibarren

Zaldibarko luizia salatzeko martxa egingo dute gaur

Zutabe bat irtengo da Eibartik, beste bat Ermutik eta beste bat Elgetatik, eta Eitzagan egingo dute bat. Batzar irekia egingo dute gaur, antolatzen laguntzeko.

Iragan astelehenean Ermuan egindako manifestazioa.
Iragan astelehenean Ermuan egindako manifestazioa. Raul Bogajo / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Imanol Magro Eizmendi -

2020ko otsailak 13

Zaldibar Argitu Orain lelopean manifestazioa antolatu dute larunbat arratsalderako. Arduradunei argibideak eskatzeko, eta ezbeharra eragin duten baldintzak salatzeko deitu dute manifestaziora. Mobilizazioak hiru adar izango ditu: Eibar (Gipuzkoa), Ermu (Bizkaia) eta Elgetatik (Ermua) irten, eta Eitzaga Zaldibarko auzoan egingo dute bat. Eibarkoa Amaña auzoko biribilgunetik irtengo da, Bizkaiko mugatik gertu (17:00etan; Eroskik aparkaleku handia du gertu, eta Eibar-Amaña tren geltokia bertan da), Ermukoa Cardenal Orbe plazatik (17:00), eta Elgetakoa Plazatik (ordu erdi lehenago, 16:30). Hiru zutabeek Eitzaga auzoan egingo dute bat. Eibartik kilometro pare bat da, Ermutik bat pasatxo, eta ia hiru Elgetatik, aldapa behera Aixolako urtegiko bidearen barrena. Maskarekin joateko eskatu dute.

Deitzaileak herritarren zenbait multzo dira, eta lanean dihardute. Bilera ireki batera deitu dute gaurko Arrate Kultur Elkarteak Eibarren duen aretoan (18:30), Kultu tabernaren gainean (Zuloagatarren kalea, 3). Lagundu nahi duenak bertan ager dadila. Zaldibarko luiziaren harira Debabarrenean eta Debagoienean antolatuko diren bigarren mobilizazioak dira. Aurrenekoak iragan astelehenean izan ziren, eta mila lagundik gora bildu ziren Eibarren zein Ermuan. Zaldibarren eta Mallabian ere antolatu zituzten.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna