«Alberto Sololuze ez du mendiak hil, gizakiaren diru goseak baizik. Eta diru-gose horrek izen-abizenak ditu»

Zaldibarko zabortegiko luiziak harrapaturiko bi langileetako baten koinatuak gutun bat argitaratu du Eta kitto aldizkarian, eta erantzuleak seinalatu ditu.

'Zaldibar argitu' lelopean joan zen larunbatean eginiko manifestazioa.
'Zaldibar argitu' lelopean joan zen larunbatean eginiko manifestazioa. Luis Tejido / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2020ko otsailak 21 14:50

Zaldibarko zabortegiko luiziak harrapaturiko bi langileetako baten —Alberto Sololuzeren— koinatua da Pedro Alberdi, eta hondamendiaren erantzuleak seinalatu ditu, Eibarko Eta Kitto aldizkarian argitaraturiko gutun batean: «Alberto Sololuze ez du mendiak hil, gizakiaren diru-goseak baizik. Eta diru-gose horrek izen-abizenak ditu», idatzi du. «Abariziak batu ditu eraikuntzako enpresa-gizon eskrupulurik gabea eta sigla boteretsu bati lotutako politikari ustela, eta ederki ulertu dira». Eibarko PSOEko figura historiko Toribio Etxebarria gogora ekarrita amaitu du gutuna.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Bilboko Udaletxea, artxiboko irudi batean ©Luis Tejido/ Efe

Bilbo eta beste hemeretzi udalerri itxiko dituzte bihar

Berria

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hogei herrik dute azkeneko hamalau egunetan 100.000 biztanleko 500 kasu baino gehiago, eta itxi egingo dituzte bihar. Ostalaritza ere itxi egingo dute herri horietan. Tartean dira Bilbo, Elorrio, Azpeitia, Pasaia, Zumarraga eta Legutio. Soilik Deba aterako da eremu gorritik.

"Jotzera egingo dugu tiro"

«Jotzeko egingo dugu tiro»

Edu Lartzanguren - Maider Galardi F. Agirre

Donostiako lau gazte atxilotu zituzten atzoko istiluetan, eta Ertzaintzak ez du baztertzen gehiago atxilotzea. Bideo bat zabaldu da sare sozialetan: ertzain batek agintzen du «jotzeko tiro» egiteko. Bederatzi zauritu daudela esan du Segurtasun Sailak.

Baheketak Durangon (Bizkaia), artxiboko irudi batean. ©Marisol Ramirez, FOKU

1.346 kasu positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Uxue Rey Gorraiz

Osakidetzak eta Osasunbideak ia 17.000 test egin zituzten atzo, eta horien %8k eman dute positibo: 1.346k. Laugarren egunez jarraian, handitu egin da egun bakarrean zenbatutako positibo kopurua. 121 lagun daude Hegoaldeko ZIUetan erietxeraturik.

Josu Zubiaga Eusko Jaurlaritzao Segurtasun sailburuordea ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Zubiagak dio prozeduraren parte dela pertsonei tiro egitea

Maider Galardi F. Agirre

Donostiako Parte Zaharreko Gazte Asanbladak salatu du auzotar asko zauritu zirela atzo. Udalak, berriz, «gertaera tristea» deitoratu du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.