«Alberto Sololuze ez du mendiak hil, gizakiaren diru goseak baizik. Eta diru-gose horrek izen-abizenak ditu»

Zaldibarko zabortegiko luiziak harrapaturiko bi langileetako baten koinatuak gutun bat argitaratu du Eta kitto aldizkarian, eta erantzuleak seinalatu ditu.

'Zaldibar argitu' lelopean joan zen larunbatean eginiko manifestazioa. LUIS TEJIDO / EFE
2020ko otsailaren 21a
10:57
Entzun 00:00:0000:00:00

Zaldibarko zabortegiko luiziak harrapaturiko bi langileetako baten —Alberto Sololuzeren— koinatua da Pedro Alberdi, eta hondamendiaren erantzuleak seinalatu ditu, Eibarko Eta Kitto aldizkarian argitaraturiko gutun batean: «Alberto Sololuze ez du mendiak hil, gizakiaren diru-goseak baizik. Eta diru-gose horrek izen-abizenak ditu», idatzi du. «Abariziak batu ditu eraikuntzako enpresa-gizon eskrupulurik gabea eta sigla boteretsu bati lotutako politikari ustela, eta ederki ulertu dira». Eibarko PSOEko figura historiko Toribio Etxebarria gogora ekarrita amaitu du gutuna.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.