Albistea entzun

Osalanek enpresen esku utzi du amiantoarekin kontaktuan egon zirenei azterketak egitea

Ez da derrigorrezkoa izango osasun azterketa zehatzak egitea. Osalanek nabarmendu du ez dagokiela beraiei azterketa horiek egitea, eta enpresetako prebentzio zerbitzuei gomendioak ematera mugatu direla.

Langile bat Zaldibarko zabortegian, babes neurriak hartuta
Langile bat Zaldibarko zabortegian, babes neurriak hartuta aritz loiola / foku Tamaina handiagoan ikusi

Irati Urdalleta Lete -

2020ko otsailak 21 01:18

«Guk ezin ditugu derrigortu, enpresa bakoitzak bere erabakiak hartu behar ditu, eta guk informazioa eman diegu». Osalanek hori esan du amiantoarekin kontaktuan egon zirenen osasun azterketa zehatzei buruz; hau da, Osalanen hitzetan, ez dagokie eurei azterketa medikoak egitea Zaldibarko (Bizkaia) luizian babesik gabe amiantoarekin kontaktuan egon ziren langileei. Kontrol hori enpresa bakoitzaren prebentzio zerbitzuen esku egongo da, eta ez da derrigorrezkoa izango. Osalanek azaldu duenez, enpresa bakoitzak –Ertzaintzak, suhiltzaileek, foru aldundiek, Eusko Jaurlaritzak, Moyua eraikuntzak...– bere prebentzio zerbitzua dauka, propioa zein kanpokoa. «Haiek erabaki behar dute; informazioa eman diegu prebentzioko zerbitzu guztiei, eta kito».

Osalanek esan du lehen zazpi edo zortzi orduetan langileak babes neurririk hartu gabe aritu zirela, baina arriskua «oso-oso txikia» dela. Nabarmendu du prebentzio zerbitzuei langileen zerrenda pasatu dietela, esanez langile bakoitza non egon zen eta zer egin zuen lehen orduetan. «Kanpoan edo urrun egon zirenak beste zerrenda batean jarri genituen», azaldu du.

Luiziak harrapatuta jarraitzen duten bi langileak aurkitzeko lanak eten behar izan zituzten, amiantoa agertu zelako. Ordu batzuetan, ordea, babes neurririk hartu gabe aritu ziren erreskate lanetan. Lehen egunean Zaldibarko luizian lanean aritu zen suhiltzaile batek informazio falta salatu zuen BERRIAn. Ziurtatu zuenez, ez zekiten zabortegi bat amildu zenik, ezta amiantoa edo beste gai toxikorik egon zitekeenik ere.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Herritarren batzarra. ©Telesforo Monzon Laborategia

Parte hartzeko beste modu bat

Miren Garate - Gipuzkoako Hitza

Gipuzkoako Herritarren Batzarrak klima aldaketari eta nekazaritzari buruzko gomendio sorta bat egin dio Gipuzkoako Foru Aldundiari; horri erantzunez, zer konpromiso hartuko dituen zehaztu du aldundiak. Batzar hori sortu den lehen aldia izan da, eta sustatzaileak pozik agertu dira emaitzarekin.

 ©Monika del Valle/ FOKU

«Museoak izango du arrantza kultura bizirik mantentzeko funtzioa»

Zihara Jainaga Larrinaga - Bizkaiko Hitza

Lau hamarkada eman ditu Aingeru Astuik Bermeoko Arrantzaleen Museoko zuzendari karguan. Aurrez, marinel ere aritu zen. Afizioa eta ofizioa, biak uztartzeko aukera eman dio itsasoak.

 ©Iñigo Uriz / FOKU

Benetako min amaigabea

Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza

Sei emakumek Asenna Nafarroako Endometriosi Elkartea sortu dute, eritasun horren berri emateko. Salatu dute oraindik ere gaixotasun «ikusezin» bat dela, eta zalantzan jartzen dela sufritzen dutenen hitza.

UEMAko herrietarako udalen ordezkariak, atzo, Azpeitian. ©JON URBE / FOKU

UEMAk egiturazko neurriak eskatu ditu euskararen erabilera sustatzeko

Irati Urdalleta Lete

Ehun herriko langa gainditu du, beste lau herri onartuta: Arrankudiaga, Arruazu, Doneztebe eta Etxebarria. UEMAk Euskal Herri euskaldunaren orubeak sendotzeko konpromisoa hartu du

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.