Hauteskundeak

Bost lehendakarigaiak, euskaldunak

EPko hautagaia zein izango den jakitea falta zen: Miren Gorrotxategi hautatu dute. EAJk Iñigo Urkullu aurkeztuko du; EH Bilduk, Maddalen Iriarte; PSE-EEk, Idoia Mendia; eta PP-C's-k, Carlos Iturgaiz.

Goian, Iñigo Urkullu eta Maddalen iriarte. Behean, Miren Gorrotxategi, Idoia Mendia eta Carlos Iturgaiz.
Goian, Iñigo Urkullu eta Maddalen iriarte. Behean, Miren Gorrotxategi, Idoia Mendia eta Carlos Iturgaiz. Tamaina handiagoan ikusi

Enekoitz Esnaola -

2020ko otsailak 27

Eusko Legebiltzarrerako apirilaren 5eko hauteskundeetan, bost talde nagusietako lehendakarigaiak euskaldunak izango dira. Lehen aldia da halako zerbait gertatuko dela. Elkarrekin Podemoseko hautagaia zein izango den jakitea falta zen, haien primarioak zirela eta, eta EPko partaideek Miren Gorrotxategi hautatu dute, ez Rosa Martinez —euskara ikasten ari da—.

Bost lehendakarigaiak Bizkaian bizi dira, baina Iriarte Gipuzkoako zerrendan aurkeztuko da —donostiarra da—, eta Urkullu, Arabakoan. 1960ko hamarkadan jaiotakoak dira guztiak.

Lehendakarigaiak 

EAJ: Iñigo Urkullu (Alonsotegi, Bizkaia, 1961). Eusko Legebiltzarrerako aurreko bi bozetan ere EAJren lehendakarigaia izan zen, eta 2012ko abendutik Jaurlaritzako lehendakaria da. 2008-2012 artean, EAJren EBBko presidentea izan zen. 2012tik legebiltzarkidea da, eta 1994-2007 artean ere izan zen. Euskal Filologia ikasketak ditu.

EH Bildu: Maddalen Iriarte (Donostia, 1963). 2016tik legebiltzarkidea da, eta urte hartako inbestiduran EH Bilduren lehendakarigaia izan zen. Kazetaria da, eta 1986tik 2016ra ETB1en aritu zen.

Elkarrekin Podemos: Miren Gorrotxategi (Abadiño, Bizkaia, 1967). 2016tik iaz arte Espainiako senataria izan zen. Konstituzio Zuzenbideko irakaslea da EHUn.

PSE-EE: Idoia Mendia (Bilbo, 1965). 2016an ere PSE-EEren lehendakarigaia izan zen. 2009-2012 artean, Jaurlaritzako eledun eta Justizia eta Administrazio Publikoko sailburu izan zen, eta 2012an, Herrizaingo sailburu. Legebiltzarkidea da 2012tik, eta aurretik ere izan zen (2002-2009). 2014tik, PSE-EEko idazkari nagusia. Zuzenbide ikasketak ditu.

PP-C's: Carlos Iturgaiz (Santurtzi, Bizkaia, 1965). 1996tik 2004ra EAEko PPko presidentea izan zen. 2014tik iaz arte, Europako parlamentaria. 1994tik 2004ra, legebiltzarkidea. 

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Nekane Murga, atzo, Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzan. ©Miguel Toña / Efe

Eusko Jaurlaritzak osasun larrialdia ezartzeko asmoa du

Andoni Imaz

Urkullu jarduneko lehendakaria litzateke batzorde bereziaren burua berriro ere, eta aukera izango luke jendea bakartzeko eta joan-etorriak mugatzeko. Murgak eta Tapiak agerraldi bat egingo dute bihar, hartuko dituzten neurriak esplikatzeko.

Salvador Illa Espainiako Osasun ministroa gaurko agerraldian. ©Chema Moya/EFE

Diskotekak eta gaueko tabernak ixteko agindu du Madrilek

Berria

Neurriak zorroztuko dituzte Hego Euskal Herrian, egoera epidemiologikoak okerrera egin duela eta. Gainerako taberna edo jatetxeek 01:00ean itxi beharko dute, eta gauerditik aurrera ezingo da bezero gehiagorik sartu. Kalean erretzea ere debekatuta egongo da, bi metroko tartea bermatu ezin bada.

Jendea paseoan Donostiako alde zaharreko kaleetan, atzo. ©Juan Carlos Ruiz/FOKU

618 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Berria

Bizkaian behera egin dute kasuek; Araban, Gipuzkoan eta Nafarroan, aldiz, igo egin dira.

Osasun langileak PCR probak egiten Donostian, aurreko astean. ©Gorka Rubio/FOKU

Azpeitiko Erdikalean ibili zirenei proba egiteko eskatu die Jaurlaritzak

Berria

Abuztuaren 7tik 9ra bitartean kale horretan ibilitakoek egin beharko dute testa.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna