Katalunia

Espainiako hainbat poliziak, Laura Borras diputatu katalanari jazarri, eta iraindu dute Kongresuaren inguruan

Jusapol sindikatuak deituriko manifestazioan gertatu dira istiluak. Ordezkari katalanek Kongresuko segurtasun arduradunen «pasibotasuna» salatu dute.

JUsapol elkarteko poliziak, gaur,Madrilgo Kongresuaen aurrean eginiko manifestazioan.
JUsapol elkarteko poliziak, gaur,Madrilgo Kongresuaen aurrean eginiko manifestazioan. Fernando Alvarado / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Edu Lartzanguren -

2020ko martxoak 3 09:59

«Katalan zikina», «putakumea», eta «etorri hona, ausartzen bazara». Halakoak bota dizkiote Espainiako hainbat poliziak eta guardia zibilek Junts Per Catalunya alderdiko Laura Borras diputatuari eta taldeko prentsaburu Nerea Martiri gaur eguerdian, Madrilgo Kongresuan. Borrasek eta Martik taxi batean ihes egin behar izan dute, eta poliziek ibilgailua jo dute.

Hamabietan, eledunen bilkura zegoen Kongresuan. Ordurako, protesta egiten ari ziren poliziak legebiltzarretik gertu, baina lanean ari ziren beste poliziak hesia jarria zuten. Protestan zeuden poliziek, ordea, hesia gainditu eta Kongresua inguratu dute. Diputatua eta prentsa arduraduna atera direnean, poliziek ezagutu egin dute politikaria. «Begira, hori da Laura Borras», esaten zuten, Martik berak Vilaweb guneari kontatu dionez. «Jazarri egin zaizkigu, maskaraturik eta Espainiako banderekin», idatzi du Borrasek. Beste eraikin batean hartu dute babesa biek.

Baina Borrasek aireportura joan behar zuen, eta laguntza eskatu die Kongresuaren barruan zeuden poliziei. Ezin zutela erantzun diete, «jende faltarengatik», Martik kontatu duenez, Junts Per Catalunya eta BNG alderdietako hainbat teknikarik lagunduta atera dira, azkenean, taxira. Ibilgailuraino, ordea, bost bat metro egin behar izan dituzte oinez, eta hor berriz iraindu dituzte.

Borrasek kontatu duenez, aireporturako bidean gertaturikoaren berri eman dio Meritxell Batet Kongresuko presidenteari, eta eskatu dio ikertzeko «nola ukatu dieten babesa diputatuei polizia manifestari maskaratuek  bengalekin mehatxatu dituztenean».

Jusapoleko kideek ika-mika eragin zuten iazko apirilean Eusko Legebiltzarrean. PPk gonbidatuta joan ziren, Poliziaren biktimen legeaz egindako eztabaidara. Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkidearen hitzaldia eragotzi zuten «oihu eta irainen artean», Maialen Iriarte EH Bilduko bozeramaileak salatu zuenez Legebiltzarreko Mahaiari aurkezturiko kexa formalean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Marcelo de Rebelo de Sousa Portugalgo presidentea hauteskundeetara aurkeztuko zela iragartzeko egindako agerraldian, abenduaren hasieran, Lisboan. ©MANUEL DE ALMEIDA / EFE

Abstentzioa izango da Rebelio de Sousarem mehatxu nagusia bozetan

Julen Aperribai

Presidentetzarako hauteskundeak egingo dituzte Portugalen gaur, eta egungo presidente Marcelo Rebelo de Sousa da faborito argia. Itxialdian izan arren, bozkatzera joateko deia egin diete herritarrei

Varanda koroa, 2017an, Xuxako katedralean; bi aldiz bonbardatu dute. ©J. C. V.

Gutunik ez Xuxatik

Joan Cabases Vega

Libanon, milaka armeniar negarrez ari dira Azerbaijanen kontra porrot egin dutela-eta Karabakh Garaiko gerran, eta atzerapausotzat daukate beren existentziaren aldeko borrokan.

Bidaiari gutxi batzuk Londresko Heathrow aireportuko korridore batean, iragan astelehenean. ©NEIL HALL / EFE

Birus mugagabea nola mugatu

Julen Aperribai

Erresuma Batuak eta Europako Batasuneko zenbait herrialdek bidaiarien mugimenduak murrizteko eta kontrolatzeko neurriak zorroztu dituzte, koronabirusaren aldaera berrien hedapena galarazteko. Txertoa jaso izana herritarren joan-etorriak baimentzeko irizpidetzat hartzea proposatu du Greziak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna