euskal presoak

Madrilek ikasketengatiko espetxe onurak ukatu dizkio euskal preso bati

Espetxe Zaintzaren autoak dio espetxe espedientean ez dagoela EHUko ikasketen berririk. Kartzelaldiko kondena egunak gutxitzea eskatu zuen presoak. Kasua salatu du Etxerat-ek.

Euskal presoen eskubideen aldeko ekinbide bat, iazko urrian, Iruñean. JESUS DIGES / EFE
2020ko martxoaren 4a
12:46
Entzun

Euskal preso batek 1999-2000ko eta 2000-2001eko ikasturteetan EHUko Zuzenbideko ikasketak egiteagatik kartzelaldiko kondena egunak gutxitzeko egindako eskaera errefusatu egin du Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegiak, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez.

Etxerat-ek esan du preso horrek ikasketen ziurtagiriak aurkeztuak dituela onurak jasotzeko, baina Espetxe Zaintzaren autoak dioela haren espetxearen espedientean ez dutela  ikasketen berririk. Epaitegiaren esanetan, kartzelaren programaziotik, kontroletik eta monitorizaziotik kanpo eginiko ikasketak izango lirateke. Joan zen otsailaren 14an plazaratu zuen autoa Espetxe Zaintzak, eta, haren arabera, presoa 2003an UNEDen matrikulatu zen urtera arte ez dago inolako ikasketa akademikoren jakinarazpenik haren espedientean. 

Etxerat-ek, ohar batean, adierazi du Madrilen erabaki hori «kondenaren murrizketa edo erredentzio aplikazioaren ukapen sistematikoa» dela, baita «salbuespen neurrien» beste adibide bat ere. «Neurri hauek atzerakoiak direla uste dugu, presoaren kaleratze prozesua oztopatu eta luzatzeko helburua dutelako». Euskal presoen eskubideak errespetatzeko eskatu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.