Herriko bozak

Abertzaleek irabazi dute Urruñan

Bozen %40,83 lortu ditu Filipe Aramendi lista abertzale eta ekologistako kideak.

Herriko bozak. GUILLAUME FAUVEAU
Oihana Teyseyre Koskarat.
2020ko martxoaren 15a
20:25
Entzun

Aldaketa iritsi da Urruñara. Hamarkadetan Frantziako eskuinak kudeatu du herriko etxea, eta lehen aldiz gailendu dira abertzaleak Elgarrekin Urruña zerrendarekin: 1668 boz lortu dituzte guztira. Aramendik bi lista izan ditu parean: Francis Gavilan (Errepublikanoak) eta Sebastien Etxebarne (zentro eskuina). Gavilan auzapez ohiaren axuant izan da 6 urtez, eta bozen %29,79 lortu ditu. Etxebarnek berritasuna ekarri zuen Urruñako panorama politikoan, eta bozen %29,38 lortu ditu (ikusi Urruñako emaitzak).

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.