Migrazioa

Hendaiako atxikitze zentroa hetsi dute, egoera sanitarioa dela eta

Gaur arratsaldean hartu dute atxikitze zentroa hesteko erabakia. Bertan ziren migratzaile gehienak libre utzi dituzte, eta beste sei Bordelera eraman ditu Frantziako Poliziak.

Hendaiako atxikitze zentroa. ISABELLE MIQUELESTORENA
Oihana Teyseyre Koskarat.
2020ko martxoaren 18a
17:59
Entzun

Maite Etxeberri Cimade elkarteko langilea da, eta laguntza juridikoa ematen die atxikitze zentroan daudenei. Gaur jaso du abisua, mezu elektroniko baten bidez: atxikitze zentroa hesteko erabakia hartu du Pirinio Atlantikoetako departamenduko prefetak. Egoera sanitarioa larritzen ari zela eta, bertan zeuden migratzaile guztiak aske uzteko eskatu zuten Cimadeko langileek. Hala, atxikiak ziren pertsona ia guztiak kanpora atera dira. Etxeberrik dionez, "gehienek familia edo lagunak dauzkate, baina guztiek ez".

Momentuz, Etxeberrik jakin duenez, sei pertsona bidali dituzte Bordeleko atxikitze zentrora. Alta, baldintza oso txarretan dago hango egoitza, "lur azpian dago, eta astelehenetik garbitzaileek uko egin diote lanari". Baldintza horiek salatu ditu Etxeberrik, eta esplikatu du ez dagoela arrazoirik atxikiak direnetariko batzukĀ  "ezberdinki tratatzeko". "Ez dira delitu bat egin dutelako atxikiak, egoera administratibo eskasagatik baizik", esplikatu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.