Koronabirusa
Sidenorren lanera itzuli dira, eta Arcelorrek ACB geratuko du
Lan agintaritzak ez ditu onartu Basauriko altzairutegia ixteko langileek emandako argudioak.

Lanera itzuli beharko dute langileek Basauriko Sidenor altzairutegian, Lan Agintaritzak baliogabetu egin baititu langile batzordeak jarduera eteteko astelehenean emandako argudioak. Zuzendaritzaren arabera, «langileentzat segurua den modu ordenatu batean» ekingo diote ekoizpenari.
Erabakia oso gogor salatu du ELAk: «Oso larria iruditzen zaigu alarma estatu testuinguru batean jardutea, non lehentasuna COVID-19 birusa ez zabaltzea den». Koronabirusaren aurkako prebentzio neurri egokirik ez dagoela berretsi du ELAk, eta Jaurlaritza egin du egoeraren errudun, Osalanek ez zituelako salaketak egiaztatu.
Sidenorren kontrako bidea hartu du Bizkaiko beste altzairutegi nagusiak, Sestaoko ACBk. Haren jabeak, Arcelor Mittal Indiako taldeak, iragarri du ACB itxi egingo duela aldi baterako, «langileen ongizatea ziurtatzeko, eta eskaera eskariari egokitzeko».
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.