Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Testigantza

«1.403 txalo Amara ospitaleko langileei»

Koronabirusaren ondorioz hildako gizon baten familiak gutun bat zuzendu die erietxeko langileei, «eskainitako laztan eta hitz bakoitzagatik, azken momentura arte ez etsitzeagatik eta emandako zaintzagatik, eta profesionaltasunagatik».

Donostiako ospitaleko bi langile, artxiboko irudi batean.
Donostiako ospitaleko bi langile, artxiboko irudi batean. Maialen Andres / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2020ko martxoak 20

Koronabirusaren krisia global bihurtu da, baina baditu gertuko hamaika istorio. Muturreko egoera honen aurrean, ezinbestekoa ari da bihurtzen osasun zentroetako beharginen lana, eta hala adierazi nahi izan du, jendaurrean, koronabirusak jota hil den gizon baten familiak. 

Nerea Lasok dioenez, konturatzerako euren aitona «pelikulako beste aktore nagusi bat bilakatu zen». Donostiako Amara ospitaleko 1.403 gelan sentitu eta bizitakoak kontatzen ditu jarraian: aitonarekin gutxieneko distantzia hori mantentzearen zailtasuna eta, batez ere, erietxeko langileek emandako babesa eta lasaitasuna. «Besarkadak eta muxuak debekatuta dauden honetan, 1403 txalo bidali nahi dizkiegu Amara ospitaleko langileei». Jarraian, Nerea Lasoren gutuna osorik:

1.403 txalo Amara ospitaleko langileei

Positibo eta isolamendu hitzek barrutik suntsitu gintuzten; konturatzerako, gure aitona pelikulako beste aktore nagusi bat bihurtu zen eta gu, ezinbestean, zinemako publiko. Amara ospitaleko laugarren pisurako bidea berarekin egin genuen, segurtasun distantzia mantenduta. Zein zaila den aitonaren ohe gainera botatzeko gogoari eustea, edo bere ezpain goxoen muxua masailean ezin sentitzea. Pelikula berri bateko zuzendari izan nahiko nukeen momentu hartan, eszena aldatu eta gure protagonista kuttuna betikoekin bizitzagatik topa egiten jartzeko.

Bide luze hartan topatutako mediku, zeladore, erizain, laguntzaile eta garbitzaileak urduritasun begiradaz agurtu nituen, eta haiek irribarre lasaigarri batez erantzun. Lorena erizaina izan zen laugarren pisu hartan ezagutu genuen lehenengo pertsona. Bat-batean, bera eta bertako profesional guztiak familiko sentitu nituen. Aitonari indar eta maitasun keinuak urrutitik bidali eta goxotasunez zaindutako 1.403 izeneko etxe berrian gelditu zen.

Lorena, etxera bueltan nindoala, gogoa sentitu nuen zuri eta bertako guztiei kontatzeko nolakoa den gure aitona. Ez dela sekula gaixorik egon, umorea dela bere eguneroko botika, izugarri gustatzen zaiola jatea edo ur azpian ere ez dela isiltzen. Bere milaka abentura eta anekdota kontatuko nizkizuen gustura, zuek barrez lehertzeko. Baina segituan ulertu nuen, zuek ere gertutik ezagutzeko aukera izango zenutela. Pentsa, orain, bere kroketa gustukoenak zein diren ere badakizue!

Minutuak ordu bilakatu zaizkigu egunotan, baina zuekin izandako telefono deiek gure esperoa arindu dute. Bere bizi energiak eta zuen gertutasunak betaurreko, maskara nahiz eskularruen hoztasuna ere berotu dute. Orain, gure pelikula bukatu den arren, badakigu han jarraitzen duzuela beste protagonista borrokalariekin batera, egoera zoro honi eusten.

Mila esker eskainitako laztan eta hitz bakoitzagatik, azken momentura arte ez etsitzeagatik eta emandako zaintzagatik, zuen profesionaltasunagatik. Besarkadak eta muxuak debekatuta dauden honetan, 1403 txalo bidali nahi dizkiegu Amara ospitaleko langileei.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Gero eta gazte gehiago kalean

Gero eta gazte gehiago kalean

Miren Garate - Gipuzkoako Hitza

Etxegabeekin lan egiten dutenek gero eta pertsona gehiago ikusten dituzte kalean bizitzen. Erabat beharrezkoa iruditzen zaie herritarrek haienganako "begirada" aldatzea.

Izua betikotzeko zigor erantsia

Izua betikotzeko zigor erantsia

Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza

Nafarroako Gobernuak ‘Expolio y castigo’ argitaratu du, Cesar Laianak frankismoaren jazarpen ekonomikoari buruz idatzitako liburua. Historialariak nabarmendu du erregimenak araudi zehatz bat sortu zuela etsaitzat zeuzkanen ondasunak eskuratu eta haiek zigortu eta beldurtzeko.

Agerraldia egin du goizean, Bilbon, Arnas Dezagun guraso taldeak. ©Arnas Dezagun

Arnas Dezagun egitasmoak haur euskaldunak «ez sakabanatzeko» eskatu du

Oihana Teyseyre Koskarat

Guraso taldeak salatu du D ereduan izanda ere haurrei ez zaiela bermatzen euskaraz mintzatzeko eskubidea.

Adituek adinekoei hirugarren dosia jartzeari eman diote lehentasuna

Adituek adinekoei hirugarren dosia jartzeari eman diote lehentasuna

Irati Urdalleta Lete

Oro har, umeak txertatzearen alde egin dute BERRIAk kontsultatutako adituek. Eskatu dute ez ahazteko mundu mailako arazoa dela

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.