Euskal Herria

Loreak jarri dituzte Pasaiako sarraskian hildakoen omenez

Gaur 36 urte bete dira Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kideak Espainiako Poliziaren segada batean hil zituztela. Koronabirusa dela eta, bertan behera geratu zen sarraskia oroitzeko gaurko ekitaldia.

Gaurko lore eskaintza. BERRIA
2020ko martxoaren 22a
13:04
Entzun

Pasaiako Sarraskia Argitu plataformak loreak jarri ditu gaur 1984ko martxoaren 22an Pasaiako badian Espainiako Poliziak hil zituen Komando Autonomo Antikapiltalestako lau kideak gogoratzeko. 36 urte bete dira segada batean Jose Mari Izura Pelu, Pedro Mari Isart Pelitxo, Rafael Dela Txapas eta Dionisio Aizpuru Kurro hil zituztela. Euren omenez dagoen oroitarrian utzi dituzte loreak.

Berez, gertaera hura gogoratzeko ekitaldi bat zegoen gaurko deituta, baina, koronabirusaren eraginez, bertan behera geratu zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.