Noiz sortua: 2020-03-24 16:02:28

Koronabirusa

«Bankuek jaso zutena itzultzeko garaia da»

Meritxell Budo Kataluniako Gobernuko bozeramaileak kredituen eta hipoteken ordainketak atzeratzeko eskatu die bankuei. Espainiako Gobernuari, berriz, hiritarren diru sarrerak bermatzeko galdegin dio.

Meritxell Budo, Kataluniako gobernuaren bozeramailea.
Meritxell Budo, Kataluniako gobernuaren bozeramailea. Ruben Moreno / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Paulo Ostolaza -

2020ko martxoak 24

Mezu argia igorri du gaur Meritxell Budo Kataluniako Gobernuko bozeramaileak, eguerdian egin duen prentsaurrekoan: «Herritarrek salbatu zituzten bankuak beharra izan zutenean, eta, orain, laguntza hori itzultzeko garaia da». Horregatik, galdegin die bertan behera uzteko, oraingoz, koronabirusaren krisiak kalteak eragin dizkien enpresa eta herritarren kredituen eta hipoteken ordainketak.

Ez dizkie bankuei soilik egin eskaerak, eta Espainiako Gobernuari ere mintzatu zaio. Lehenik eta behin, «herritarrak babesteko errenta bat» eskatu dio Madrili, «diru sarrerak bermatuak izan ditzaten eta benetako konfinamendua egin ahal izan dezaten». 

Horretaz gain, aldi baterako lan erregulazioak aurkezteko baldintzak gogortzeko eskatu du Budok. Katalunian ia 250.000 pertsonari eragin die, oraingoz, lan erregulazio batek; soldatapeko 100 langiletik zortziri. Horregatik eskatu dio Espainiako Gobernuari beharrezkoak diren ezinbesteko arrazoiak gogortzeko. Budoren arabera, langileek «berehala behar dute dirua», eta errentarik txikienen soldatak ordaintzeko eskatu dio Madrili, baita langabeziaren laguntzak maiatzaren 10a baino lehen ordaintzeko ere. 

Kataluniako gobernuaren bozeramaileak azaldu du lanean dabiltzala legez kanpoko lan erregulazioak eteteko, «inork ez dezan irabazirik lortu egoera hau dela eta».

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Koronabirusaren azken datuak

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 13.406 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda. 905 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 4.972 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Diputatuak saioren hasieran, minutu bateko isilunean. / ©Mariscal, EFE

Alarma egoera luzatzea onartu du Espainiako Kongresuak

Berria

EAJk iragarri du bilera horretan egongo dela. EH Bildu, berriz, ez da joango. Konfinamenduan apirilaren 26ra arte luzatu dute Hegoaldean.

Gasteizko farmazia bat. / ©Endika Portillo, Foku

Egun beltzenetan bigarrena izan da atzokoa, hildako kopuruari dagokionez

Ekhi Erremundegi Beloki - Ane Eslava

Gutxienez 59 pertsona hil dira Euskal Herrian azken 24 orduetan koronabirusak jota. 900 hildakoen langa gainditu da. 462 positibo gehiago atzeman dituzte Hegoaldean.

350 diputatutik 43 joan dira Espainiako Kogresura ©mariscal / EFE

EAJk atea ireki dio Sanchezek proposatutako itunean parte hartzeari; EH Bildu ez da joango

Irati Urdalleta Lete

Apirilaren 26ra arte luzatu dute alarma egoera, eta Sanchezek aurreratu du uste duela hamabost egun barru berriro alarma dekretua luzatu beharko duela

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna