Koronabirusa

Denis Itxasok Espainiako armadaren zerbitzua eskaini die udalei

Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako alkateei azaldu die Espainiako armada haien zerbitzura dagoela, herrietako azpiegiturak desinfektatzeko.

Denis Itxaso, martxoaren 6an egindako agerraldi batean. DAVID AGUILAR / EFE
2020ko martxoaren 24a
16:23
Entzun

Espainiako militarrak Euskal Herrian dira joan den asteaz geroztik, koronabirusak eragindako alerta egoera dela eta; «instalazioak desinfektatzeko eta jendea pilatzea eragozteko» bidali ditu Espainiako Gobernuak. Armadak bere gain hartu du, besteak beste, Loiuko aireportua (Bizkaia) desinfektatzeko lana, aireportuak berak hala eskatuta. Denis Itxaso Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariak gutun bat bidali die Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako alkateei, eta eskatu die haiek ere jar daitezela harremanetan berarekin, armadak beren herrietako tokiren bat desinfektatzea nahi badute.

Itxasok azaldu die ezen, Espainiako armada «baliabide eta gaitasun bereziak dituen zerbitzu publiko bat» denez gero, udalen «zerbitzuan» egon behar duela gaur egungo egoeran, udalak baitira, haren esanetan, herritarrengandik hurbilen dauden erakundeak, eta herritarren «presioari eta aparteko eskakizunei» aurre egiten dietenak.

Hona Itxasok udalei bidali dien gutuna, osorik:

Mendabian, Espainiaren aldeko oihuak

Asteburuan, Nafarroan izan da Espainiako armada. Mendabian, zaharren egoitza garbitzera joan ziren soldaduak. Beren ibilerak sare sozialetan zabaldu zituzten: bideo batean, hogei bat soldadu ageri dira Mendabiako kale batean, formatuta, eta, buruak «Gora Espainia!» esaten duen aldi bakoitzeko, soldaduek «hil arte zerbitzatu!», erantzuten diote.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.