Noiz sortua: 2020-03-26 19:39:51

Israel

Israelgo parlamentuko buru aukeratu dute Gantz

Zenbait komunikabideren arabera, batasuneko gobernua osatzeko akordioa eztabaidatzen ariko lirateke Urdina eta Zuria koalizioko burua eta Netanyahu.

Benny Gantz, Urdina eta Zuria koalizioko burua, artxiboko argazki batean. /
Benny Gantz, Urdina eta Zuria koalizioko burua, artxiboko argazki batean. / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2020ko martxoak 26

Yuli Edelsteinen tokia hartu du Benny Gantzek Parlamentuan. Knesseteko aurreko presidenteak dimisioa eman zuen atzo, Auzitegi Gorenak bere karguari buruzko kontsulta egiteari uko egin ostean. Orotara 74 diputatuk bozkatu dute Gantzen hautagaitzaren alde, tartean Benjamin Netanyahuren Likud alderdiko hainbat. Bozketak indartu egin ditu balizko batasuneko gobernu baten inguruko zurrumurruak.

Israelgo hainbat komunikabidek zabaldu dutenez, Netanyahuk eta Gantzek adostua lukete botere banaketa. Haren arabera, Parlamentuko buru izango litzateke Gantz batasuneko gobernua osatu bitartean. Gobernua adostutakoan, Likudeko diputatu baten esku geratuko litzateke kargua.

Hala, Urdina eta Zuria koalizioko burua Atzerri ministro izatera igaroko litzateke 18 hilabetez. Tarte horretan, Netanyahuk hartuko luke lehen ministroaren kargua, eta, denbora hori igarota, Gantzen esku geratuko litzateke. Horrez gain, gobernuko karguen erdia ere eskuratuko lituzke koalizioak, nahiz eta Likudek baino diputatu gutxiago eskuratu martxo hasieran egin zituzten bozetan.

Bi buruzagiek ez dute orain arte hitzik egin balizko akordioari buruz. Baina legebiltzarreko keinuak sendotu egiten ditu horren inguruko usteak, nahiz eta orain arte Gantzek berak Netanyahurekin koalizio gobernua osatzeko aukera baztertu, azken horren aurkako ustelkeria salaketak direla eta.

Albiste gehiago

Martxoaren 30ean eguneratua, 14:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 8.225 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda, administrazioen arabera. 400 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 1.807 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Lantegiak itxita, Basaurin. ©Marisol Ramirez / Foku

Kutsatzeko kezka dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako biztanleen bi herenek

Berria

Espainiako Gobernuak atzo onartutako dekretua indarrean da, eta funtsezkoak ez diren jardueretan aritzen diren langileek etxean geratu beharko dute gaurtik aurrera. Urkullu ez dator bat neurri horrekin, ezta patronala ere. Txibitek Sanchez babestu du, baina uste du hobe litzatekeela jarduera ekonomikoa ez geratzea eta erabaki hori malgutzea.

Sidenor enpresako langileak jarduera eteteko eskatzen, aurreko astean. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Jaurlaritzak letra txikiari heldu nahi dio gutxieneko jarduera bati eusteko

Xabier Martin

Madrilen azalpen gehiagoren zain dago, baimena nahi duelako enpresei isunik jar ez diezaieten

Ospitale bateko larrialdietako sarrera ©Jon Urbe / Foku

Koronabirusa zuten 400 pertsona hil dira Euskal Herrian, eta 8.225 pertsona kutsatu

Irati Urdalleta Lete

50 pertsona hil dira atzotik, eta 452 pertsona gehiagori atzeman diete birusa.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna