Noiz sortua: 2020-04-01 13:26:28

Erietxeetako «presioa jaisten» ari da, Jaurlaritzaren arabera

Azken orduetan 44 lagun hil dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Mikel Sanchezek esan du orain arteko igoerarik handiena dela, baina aurreko asteetan okertutako sintomen ondorioa dela.

Gurutzetako ospitaleko sarrera, ostiralean.
Gurutzetako ospitaleko sarrera, ostiralean. Aritz Loiola / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Irati Urdalleta Lete -

2020ko apirilak 1

Mikel Sanchez Eusko Jaurlaritzako Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariak eman ditu koronabirusarekin kutsatutakoen eta hildakoen inguruko datuak. 518 kasu berri ere atzeman dituzte. Horrenbestez, 6.338 kutsatu daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, horietako 1.908 ospitalean.

Proba gehiago egin izanari egotzi dio igoera, Sanchezen hitzetan probak bikoiztu egin baitira. Guztira 17.990 proba egin dituztela nabarmendu du; hala ere, «joera aldaketa bat» dagoela ziurtatu du.

Lurraldez lurraldeko datuak ere eman ditu. Hain zuzen, 3.382 gaixo daude Bizkaian, horietako 1.179 ospitalean. Araban, berriz, 2.250 pertsonak dute birusa, eta horietako 369 ospitalean daude. Azkenik, Gipuzkoan 1.206 pertsonari erasan die koronabirusak, eta horietako 360 daude ospitalean.

Sanchezek ziurtatu du ospitaleetako larrialdiak inoiz ez direla «kolapsatuta» egon. Hala ere, azken egunetan «presioa jaisten» ari dela nabarmendu du.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 29an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan bost pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, hamabi positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta hiru gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.287 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.066 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Arantzazu (Oñati, Gipuzkoa), larunbatean. ©Marisol Ramirez / Foku

Hego Euskal Herria, azken faserako prestatzen

Berria

EAE datorren astelehenean hirugarren fasera pasatzeko eskatuko dio gaur Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak Espainiako Gobernuari, eta Nafarroa «normaltasun berrira iristeko neurriak» onartzeko prest dagoela esan du Maria Txibite presidenteak.

Iñigo Urkullu eta Nekane Murga, goizeko bileran. ©/ Irekia

Ekainaren 8an hirugarren fasera igarotzeko eskatuko du gaur Jaurlaritzak

Jon O. Urain

Nafarroako Gobernuak «oso balorazio positiboa» egin du erkidegoek konfinamendua leuntzeko hirugarren fasea kudeatzeko aukeraz.

Aitor Esteban eta Salvador Illa, Kongresuan. / ©Ballesteros, EFE

Erkidegoek kudeatuko dute hirugarren fasea

Jon Ordoñez Garmendia

Alarma egoera luzatzeko akordioa egin dute Espainiako Gobernuak eta EAJk, eta, horren truke, Urkulluk eta Txibitek hartu, kendu, moldatu eta ezarriko dituzte alarma egoeratik ateratzeko neurriak hirugarren fasean Hego Euskal Herrian. ERCrekin ere egin du akordioa Madrilek. Ekainaren 8an hirugarren fasean sartzea eskatuko du Jaurlaritzak bihar.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna