Liburutegiak

eLiburutegiko maileguak laukoiztu egin dira konfinamendua ezarri zenetik

Liburutegi digitalak 6.400 erabiltzaile gehiago lortu ditu azken hiru asteetan

Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko ordezkariak, 2018an, eLiburutegiaren gaineko agerraldi batean.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko ordezkariak, 2018an, eLiburutegiaren gaineko agerraldi batean. Marisol Ramirez / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2020ko apirilak 3

eLiburutegia liburutegi digitalaren bidez eginiko liburu maileguak laukoiztu egin dira iragan martxoaren 14an konfinamendua ezarri zenetik, eta mila mailegutik gora egin dira egun askotan. Liburutegi digitalak, halaber, 6.409 erabiltzaile berri lortu ditu azken hiru asteotan, eta dagoeneko 46.530 dira.

Maileguen hazkundea osasun larrialdia eta alarma egoera ezarri baino zertxobait lehenago hasi zen. Nolanahi ere, kontuan hartuz Araba, Bizkai eta Gipuzkoako liburutegiek aurrez aurreko zerbitzuak eten zituztela konfinamendua agindua izan ondoren, iragan martxoaren 16an Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak erabaki zuen aldi baterako martxan jartzea liburutegi-zerbitzua@euskadi.eus helbide elektronikoa, «erabiltzaile bilakatzeko izapidea erraztu eta eLiburutegia zerbitzua euskal herritarrengana gerturatzeko helburuarekin». Ordutik aurrera, eLiburutegiko maileguen kopurua izugarri handitzen hasi zen. Iragan martxoaren 18an, egun bakar batean egindako maileguen errekor historikoa hautsi zuen eLiburutegiak: 1.217, hain zuzen ere. Horren atzetik, martxoaren 17a, 20a eta 30a dira mailegu gehien egin den egunak. Martxoaren 16tik maileguen maila egonkor mantendu da egun guztietan: 800-1.200 mailegu egiten dira —otsailean, konfinamendua hasi baino lehenago, batez beste 190-260 mailegu egin ziren egunean—.

eLiburutegiak eskaintzen dituen 20.000 izenburuen artean, hauek eskatu dira gehien: Harkaitz Canoren Fakirraren ahotsa, Karmele Jaioren Aitaren Etxea,  Eneko Barberenaren Afrikanerrak, Juan Gomez-Juradoren Loba Negra, Ibon Martinen La Danza de los Tulipanes, Dolores Redondoren La cara norte del corazón eta Elvira Lindoren A Corazón Abierto. Halaber, konfinamenduan igarotako aste hauetan hazkunde azpimarragarria izan dute haur eta gazteentzako liburuen eta sukaldaritza liburuen maileguek.

eLiburutegiaren bitartez ikusi diren filmen kopuruak ere gorakada nabarmena izan du. Hartara, 6.017 film ikusi dira martxoan, otsailean  ikusi zirenak halako hiru. Honako hauek dira gehien ikusi diren filmak: Petra Biondina Volperen El orden divino; Sally Potterren The Party eta Anahi Berneriren Alanis.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Txagorritxuko erietxean, COVIDaren test serologikoak aztertzen. ©G. RUBIO / FOKU

Eritasunari buruzko lezio berrikusia

Arantxa Iraola

Asko falta da oraino, baina COVID-19aren inguruko ezagutzak egunero ari dira argitzen, osatzen; ondorioz, izurriaren hasieran gaitzaz esan ziren hainbat gauza zahartuta eta atzeratuta geratu dira guztiz. Etengabeko berrikusketa eskatzen du gai honek.

Angeluko hondartza. ©Guillaume Fauveau

Maskara derrigorrezkoa izango da Ipar Euskal Herriko hainbat herritan ere

Olatz Esteban Ezkati

Berrehun positiboren langa gainditu da seigarren egunez jarraian Hego Euskal Herrian: 224 kasu izan dira azken orduetan. Gipuzkoako tabernariak kexu agertu dira Jaurlaritzaren murrizketak direla eta

Emakume bat oinez Donostian, erosketen poltsak eskuetan, joan den apirilean. ©GORKA RUBIO / FOKU

Zaurgarrienak, zaurgarriago

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Pandemiak emakume eta gizonen arteko desberdintasunak sakondu dituela ondorioztatu du Emakunderen txosten batek. Egoera hobetzeko gomendioak eman dizkie erakundeei

Jedea Bilboko metrotik irteten, maskara jantzita ©Luis Tejido/EFE

Berrehun positiboren langa gainditu da seigarren egunez jarraian Hego Euskal Herrian

Berria

Azken orduetan 224 kasu atzeman dituzte. Positiboetatik 123 Bizkaian detektatu dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna