Koronabirusa 6
Pandemiaren metaforak
Elhuyarrek koronabirusari buruzko bederatzi bideo labur prestatu ditu, eta egunero ikusgai daude BERRIAn.
Elhuyar Zientziako lantaldeak bederatzi bideo pilulako sorta bat prestatu du koronabirusaren inguruko argibideak emateko, egunero-egunero argitaratuko dena. Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko kideak hainbat gai landu ditu minutu bateko bideoetan, hala nola birusaren jatorria, komunitate zientifikoaren ahalegina, adinaren araberako eragina, emakumeak zaurgarriago izatea eta tratamenduak.
Elhuyarren sare sozialetan eta Zientzia.eus atarian zabaltzen da edukia, eta baita euskarazko 30 hedabidetan baino gehiagotan ere, webgune, telebista eta irrati emisioen bidez. Bideoak BERRIAn ere badaude ikusgai.
Elhuyarrek nabarmendu duenez, koronabirusak sortu duen egoera berezian, herritarrei «euskarazko informazio irizpidedun eta kalitatezkoa ematea ezinbestekoa» da, eta, lan horrek hedadura handiagoa izan dezan, euskarazko komunikabideekin «elkarlana sendotzeko abagunea» baliatu nahi izan du, eduki hori guztion eskura jarriz.
Koronabirusa 5: erabateko konfinamendua
Koronabirusa 4: emakumeak zaurgarriago
Koronabirusa 3: adin guztietakoak infektatu daitezke (apirilak 1)
Koronabirusa 2: mesederik ez (martxoak 31)
Koronabirusa 1: Saguzarretatik gizakietara (martxoak 30)
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.