Musika

John Prine folk eta country musikaria zendu da

Orain dela bi aste ospitaleratu egin zuten, koronabirusagatik. 73 urte zituen

John Prine. BERRIA
Berria
2020ko apirilaren 8a
11:20
Entzun

Folkaren, countryaren eta molde goxoko rockaren arteko bidegurutzean mugitu zen John Prine kantari eta konpositore estatubatuarra (Illinois, 1946), eta, nahiz eta ez zen inoiz izan, arrakasta eta oihartzun mediatikoari begira, lehen lerroko artista, musikari askok aitortu diote egindako lana, eta haiengan izandako eragina. Azken asteetan, erietxean izan da Prine, eta, haren senideek gaur goizean jakinarazi dutenez, azkenean ezin izan dio COVID-19 gaitzari aurre egin ahal izan.

Prine 1960ko hamarkadaren amaieran hasi zen Chicagoko taberna eta klubetan jotzen, eta, Kris Kristofferson Nashvilleko folk eta countryaren babesari esker, 1971n bere lehenengo diskoa argitaratu zuen: John Prine. Musikariak lan horretatik bertatik erakutsi zuen gaitasun handia zuela AEBetako gizartearen orduko kezkak azaleratzeko, hala nola Vietnamgo gerraren ondorioak, krisi ekonomiko eta soziala, agintariekiko mesfidantza...

[youtube]https://youtu.be/OLVWEYUqGew[/youtube]

Ez zen inoiz artista arrakastatsua izan, baina, hasiera-hasieratik, Prinek musika munduko kideen miresmena bereganatu zuen. Gainera, interpretea ez ezik, konpositore bikaina ere bazela aitortu zioten. Hain zuzen ere, Kristoffersonek berak, Joan Baezek eta Johnny Cashek haren kantuak kantatu zituzten, noiz edo noiz. Eta Bob Dylanek honako hau esan zuen hari buruz: «Prineren obra Prousten estiloko existentzialismoa da [...] Eta kantu ederrak egiten ditu».

[youtube]https://youtu.be/j6EH2MxhWZE[/youtube]

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.