Gizon bati tiro egin diote Goizuetan eskopeta batekin eta beste bat atxilotu dute

Atzo arratsaldean gertatu zen. Zauritua Donostia Ospilatera eraman zuten.

Goizueta. ASIER AGIRRESAROBE
2020ko apirilaren 9a
08:23
Entzun

Atzo iluntzean gizon bati tiro egin zioten Goizuetan (Nafarroa). Euskadi Irratiak jakinarazi duenez, elkar ezagutzen zuten bi gizon haserretu egin ziren, ardi kontuengatik, horren arabera, eta horietako batek tiro egin zion besteari eskopeta batekin.

Zauritua lepoan odola zuela joan zen osasun etxera, eta han artatu ondoren, anbulantzian Donostia Ospitalera eraman zuten. Beste gizona Foruzaingoak atxilotu zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.