Atzo iluntzean gizon bati tiro egin zioten Goizuetan (Nafarroa). Euskadi Irratiak jakinarazi duenez, elkar ezagutzen zuten bi gizon haserretu egin ziren, ardi kontuengatik, horren arabera, eta horietako batek tiro egin zion besteari eskopeta batekin.
Zauritua lepoan odola zuela joan zen osasun etxera, eta han artatu ondoren, anbulantzian Donostia Ospitalera eraman zuten. Beste gizona Foruzaingoak atxilotu zuen.