Kultura

Kursaal Eszenak bertan behera utzi du maiatzeko programazioa

Izaroren bi kontzertuak urrira atzeratu ditu; Musika Familia ataleko Eko-musik kontzertua, berriz, azarora. Espainiako Dantza Konpainia Nazionalaren emanaldia bertan behera gelditu da.

Izaro musikariak Donostian eta Bilbon eman behar zituen kontzertuak urrira atzeratu dituzte.
Izaro musikariak Donostian eta Bilbon eman behar zituen kontzertuak urrira atzeratu dituzte. Guillaume Fauveau Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2020ko apirilak 15

Koronabirusa hedatzearen kontrako euste neurri moduan eta alarma egoeraren luzapena dela eta, Kursaal Eszenak bertan behera utzi du maiatzerako Donostiako Kursaalean aurreikusita zeukan programazioa. Hala, Izarok eskaintzekoak zituen bi kontzertuak —hasieran martxoaren 21 eta 29an egitekoak zirenak eta gero maiatzaren 19 eta 20ra atzeratu zirenak— urriaren 27 eta 28ra pasatu ditu. Haurrei zuzendutako Musika Familian atalaren barruan maiatzaren 16an egitekoa zen Eko-musik kontzertua, berriz, azaroaren 14ra atzeratu da. Espainiako Dantza Konpainia Nazionalak maiatzaren 26an eskaintzekoa zuen emanaldia, azkenik, bertan behera gelditu da.

Izarok Bilboko Euskaldunan maiatzaren 2an eman behar zuen kontzertua, berriz, urriaren 16ra atzeratu dute.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Haurrak eta hezitzaile bat Baztango haur eskolan. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Haur eskolak talde iraunkorrekin abiatuko dira Nafarroan

Olatz Esteban Ezkati

Lau egoera posible irudikatu ditu Hezkuntza Sailak, eta COVID-19aren bilakaeraren arabera ezarriko da bat edo beste. Jantoki zerbitzua bermatuko dutela esan du gobernuak

Pentsiodunek agerraldia egin zuten, atzo, Justizia jauregiaren aurrean, Bilbon. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Pentsiodunek pandemiako testigantzen txostena aurkeztuko diote fiskaltzari

Maialen Arteaga

Irailaren 7an bilduko dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako fiskalarekin, pandemiako testigantzak biltzen dituen txostena emateko

Langile bat, Garesen, piperra biltzen iaz. ©Jesus Diges / efe

Nafarroan, PCR probak egingo dizkiete sasoikako langileei

Joxerra Senar

Abuztutik urrira bitartean, ardorako mahats bilketan edo bestelako barazki eta fruituen uzta bilketarako Nafarroaz kanpotik etorriko diren langileei probak egingo dizkiete, etan positibo emanez gero, konfinamenduan lagunduko die gobernuak.

Basurtun, PCR probak egiten ©Javier Zorrila / efe

300 positibotik gora Hego Euskal Herrian

Berria

Bizkaian eta Araban gorakada nabarmenak izan dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna