Koronabirusa hedatzearen kontrako euste neurri moduan eta alarma egoeraren luzapena dela eta, Kursaal Eszenak bertan behera utzi du maiatzerako Donostiako Kursaalean aurreikusita zeukan programazioa. Hala, Izarok eskaintzekoak zituen bi kontzertuak —hasieran martxoaren 21 eta 29an egitekoak zirenak eta gero maiatzaren 19 eta 20ra atzeratu zirenak— urriaren 27 eta 28ra pasatu ditu. Haurrei zuzendutako Musika Familian atalaren barruan maiatzaren 16an egitekoa zen Eko-musik kontzertua, berriz, azaroaren 14ra atzeratu da. Espainiako Dantza Konpainia Nazionalak maiatzaren 26an eskaintzekoa zuen emanaldia, azkenik, bertan behera gelditu da.
Izarok Bilboko Euskaldunan maiatzaren 2an eman behar zuen kontzertua, berriz, urriaren 16ra atzeratu dute.