Koronabirusaren azken datuak munduan

Munduan nolako arrastoa uzten ari den koronabirusa, herrialdekako informazio bilketa egiten ari da BERRIA egunero: testean positibo eman dutenen eta hil direnen datu gaurkotuak erakusten ditu orrialde honek.

jarraia181185.jpg
2020ko maiatzaren 11
12:41
Entzun

Herrialdekako mapak agerian jartzen du birusa ez dela berdin eragiten ari leku guztietan. Goiko mapak erakusten du azkeneko hamabost egunetan COVID-19ak non izan duen eragin gehien: azkeneko hamabost egunetan, batez beste, egunero zenbat kasu berri atzeman dituzten herrialde bakoitzean. Maparen gaineko botoiak erabiliz, ikus liteke izurria zabaltzen hasi zenetik orain arte herrialde bakoitzean zenbat positibo detektatu dituzten, eta zenbat gaixo hil diren. Azpiko grafikoan, berriz, kontinentearen arabera ordenatu dira herrialdeak, ikusteko eremu bakoitzean bereziki non ari den birusa jotzen.

Herrialderen bateko datuak ikusi nahi zehazki? Edo irizpideren baten arabera ordenatuta? Azpiko taulan, herrialdez herrialdeko datuak, bilatzailearekin eta ordenatzeko aukerarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.