Noiz sortua: 2020-05-12 17:32:14

Euskal presoak

Jakes Esnalen askapenari helegitea aurkeztu dio fiskaltza antiterroristak

Baldintzapean askatzeko eskaeraren alde agertu da gaur Zigorrak Ezartzeko Auzitegia. Frantziako Fiskaltzaren «tema gogorra» salatu du Ipar Euskal Herriko ordezkaritzak. Euskal presoak 70 urte ditu.

Ion Parot, Unai Parot, Jakes Esnal, eta Frederic Haranbururen baldintzapeko askatasuna eskatzeko manifestaldia Baionan, 2018ko ekainean
Ion Parot, Unai Parot, Jakes Esnal, eta Frederic Haranbururen baldintzapeko askatasuna eskatzeko manifestaldia Baionan, 2018ko ekainean / Isabelle Miquelestorena Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2020ko maiatzak 12

Zigorrak Ezartzeko Auzitegiak martxoaren 13an aztertu zuen Jakes Esnal baldintzapean askatzeko eskaera, eta, euskal presoa askatzearen kontra agertu zen terrorismoaren kontrako Frantziako ministerio publikoa. Gaur, Esnal askatzearen alde egin du epaileak, baina erabakiari helegitea ezarri dio berehala fiskaltzak.

Ipar Euskal Herriko ordezkaritzak gogor salatu du fiskaltzaren jarrera, epaileak Esnal askatzearen alde egin izana txalotzeaz gainera: «Nola justifikatu 30 urte baino gehiago espetxean daramatzan eta baldintzapean aske geratzeko behar diren baldintza guztiak betetzen dituen pertsona bat preso edukitzea? Ezin da». Oroitarazi dute aurten hiru urte bete direla Bakegileek bultzaturik eta Euskal Herriko gehiengo politiko eta sozialaren bultzadarekin ETA armagabetu zenetik. «Momentu historiko eta paregabe hau bake prozesua amaitu arte burutzeko uste sendoarekin egin da, baina, batez ere, gatazka politiko honen ondorio guztietarako konponbide integrala aurkitzeko. Berriz ere errepikatzen dugu: ez genuen 2017ko apirilaren 8a egin presoak kartzelan hil daitezen! Ezin dugu onartu hil arteko kondena hori!».

Gogora ekarri dituzte Emmanuel Macron Frantziako presidenteak 2019ko maiatzaren 17an Miarritzen (Lapurdi) izandako hitzak; erran zuen Euskal Herria adibide bat zela gatazkaren konponbidean. «Hitz publikoan sinetsi nahi dugu, baina, batez ere, hitz hori esaten duen lehendakariari dagokio sinesgarritasunez eta errespetuz aritzea». Itzulinguruka aritu ordez ekintzetara pasatzeko eskatu dio Ipar Euskal Herriko ordezkaritzak Frantziako presidenteari. «Lehenik, euskal presoei zuzengabe aplikatzen zaizkien salbuespenezko neurriak bukatuz, eta bake iraunkor eta justu baten benetako baldintzak irekiz, biktima guztiak errespetatuz».

Euskal presoen «biziarekin jolasten»

EH Baik ere «fermuki» salatu du terrorismoaren kontrako Frantziako ministerio publikoaren jarrera. «Euskal Herria iraganean eta bake prozesua logika mendekatzailean kateatzeko borondatea adierazten du. Ezin dugu onartu arduragabekeria hori!». Alderdi abertzalearen hitzetan, «bake prozesuaren garapenari buruzko adostasun politikoa inoiz baino sendoagoa da Euskal Herrian», eta bake justu eta iraunkorra lortzeko asmo horrek Euskal Herriko mugak gainditzen ditu. Frantziako presidenteari «arduraz» jokatzeko eskatu diote: «Euskal iheslarien eta presoen itzuleraren perspektibari bide eman behar dio!».

Frantzia eta Espainia euskal presoen «biziarekin jolasten» ari direla salatu du EH Baik. «Bake iraunkorraren aldeko borondatea ez dute aintzat hartzen. Beren legeak zapaltzen dituzte». Jakes Esnal, Xistor Haranburu, Ion Parot, Josu Urrutikoetxea, Jon Gurutz Maiza Artola eta Ibon Fernandez Iradi berehala askatzeko eskatu dute. «Euskal preso politiko guzien askatzea eskatzen dugu, eta iheslari politiko guzien itzulera».

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 2an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan bi lagun hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez. Bost positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta lau gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.406 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.068 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Bidaiariei tenperatura kontrolatzen, izurriak gogor kolpaturiko Italiako iparraldean, Milango geltoki nagusian. ©MOURAD BALTI TOUATI / EFE

Koronabirusak gutxienez 380.000 pertsona hil ditu munduan

Berria

Johns Hopkins Unibertsitateak jasotako datuen arabera, 380.250 dira dagoeneko izurriak hildakoak, eta ia 6,4 milioi kasu baieztatu dituzte planeta osoan.

Emakume bat kafea hartzen, Gasteizko Foru plazako harmailetan. ©D. AGUILAR / EFE

Espainiak ez du onartu Euskal Herri osoan ibili ahal izatea

Gotzon Hermosilla

Jaurlaritzak eskaera hori egin zien Espainiako eta Frantziako gobernuei. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan aukera egongo da herrialde batetik bestera joateko, hirugarren fasera igaroz gero

Baionako terrazetan jendea bildu zen atzo. ©GUILLAUME FAUVEAU

«Bi kafe eta ebaki bat, otoi!»

Oihana Teyseyre Koskarat

Ipar Euskal Herria bigarren fasean sartu da atzotik. Terrazetan jende andana bildu da egun osoan, baina protokolo sanitarioak egoera bereziak sortu ditu leku batzuetan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna