Noiz sortua: 2020-05-19 12:54:31

Koronabirusa zuten hiru lagun hil dira Hego Euskal Herrian

Kasu positibo berriak 15 dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Nafarroan 101 kasu detektatu dituzte PCR proben eta proba serologiko bidez; positibo horietako batzuk zaharrak izan daitezke, beraz.

ZIU gela bat, Gurutzetako ospitalean.
ZIU gela bat, Gurutzetako ospitalean. Marisol Ramirez / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Maddi Ane Txoperena Iribarren -

2020ko maiatzak 19

Azken orduotan hiru euskal herritar hil dira koronabirusak jota, atzo baino bi gehiago. Euskal Herrian, orotara, 1.983 dira pandemia hasi zenetik koronabirusak hildakoak, beraz.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi du hamabost izan direla Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan detektaturiko kasu berriak, PCR bidez. Atzo 5.276 proba egin zituzten: horietatik 2.859 PCRak ziren, eta 2.417, test azkarrak. Nafarroako Gobernuak batera eman ditu datuak, eta jakinarazi du 101 kasu berri atzeman dituztela PCR eta proba serologiko bidez: kasu horietako batzuk, beraz, koronabirusa jada pasatu dutenenak izan daitezke.

ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan ospitaleratutako gaixoak ere geroz eta gutxiago dira: Nafarroan ez dute inor ZIUetan sartu azken orduotan, eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hiru eri gutxiago daude ZIUetan: 45 dira orain.

Datuak egonkorrak eta beheranzkoak izan arren, Nekane Murga Jaurlaritzako Osasun sailburuak ez lasaitzeko gomendioa egin die herritarrei: «Ezin diogu utzi koronabirusari beldurra izateari, harekin bizi beharko baitugu».

 

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 2an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan hamar lagun hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez. Zortzi positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta bost gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.491 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.078 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Aritxulegiko gaina, Nafarroa eta Gipuzkoa artean. ©

Nafarroako Gobernuak «jarrera zuhurra» du lurraldeen arteko joan-etorriekin

Berria

«Autonomia erkidego guztiek dute lurralde mugakideen artean mugitzeko helburu bera, baina litekeena da erritmoa berbera ez izatea», esan du Javier Remirez gobernuko bozeramaileak. Salvador Illa Espainiako Osasun ministroak atzo esan zuen hirugarren fasea bukatu arte ezingo dela autonomia erkidego batetik bestera bidaiatu. 

Heriotza kopurua asteka, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. ©INE

Nabarmen goratu da izurriak eragindako heriotzen kurba

Edu Lartzanguren

Espainiako Estatistika Institutuak grafiko bat argitaratu du, erakusteko izurriak nola eragin duen heriotza tasan.

Pedro Sanchez Espainiako presidentea, gaurko lehen agerraldian, Kongresuan. ©J. J. Guillen / EFE

Espainiako Kongresuak larrialdi egoeraren seigarren luzapena onartuko du gaur

Paulo Ostolaza

Ekainaren 21 arte luzatuko dute; printzipioz, azken aldiz. Sanchezek iragarri duenez, «hirugarren fasean sartzen diren autonomia erkidegoetan hango presidenteak erabakiko du nolakoa izango den fase hori».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna