Diru laguntzak

Jaurlaritzak erabaki du luzatzea kulturako langileentzako laguntzak eskatzeko epea

Ekainaren 1era arteko epea izango dute laguntzak eskatzeko. Horretaz gain, bi milioi euroko diru saila onartu du kulturaren arloko mikroenpresentzat.

Bilboko Arriaga antzokia, itxita, alarma egoeragatik
Bilboko Arriaga antzokia, itxita, alarma egoeragatik Marisol Ramirez / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2020ko maiatzak 21

Eusko Jaurlaritzak erabaki du luzatzea Kulturako langileentzako programa-ren bidezko laguntzak eskatzeko epea. Lanbidek eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bultzatutako deialdi honetara aurkezteko epea maiatzaren 12an hasi zen —deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean—, eta datorren astelehenean, hilak 25, amaitu behar zen. Orain, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Lanbidek erabaki dute bost egun gehiagoz luzatzea, eta epea ekainaren 1era arte luzatuko da.

Eusko Jaurlaritzak argitu nahi izan du, halaber, laguntzak «Araubide Orokorrean zein Langile Autonomoen Araubide Berezian izena emanda dauden langileentzat» direla. «Eusko Jaurlaritzaren helburua da laguntzak eskatzen dituzten langile guztiengana iristea, baldintzak betetzen baldin badituzte. Laguntzen aurrekontua ez bada nahiko eskatzaile guztiei erantzuteko, deialdiak mekanismoak aurreikusi ditu laguntzak banatzeko hurrenkera ezartzeko (ez da lehenetsiko eskabidea aurkezteko eguna)». Bestalde, laguntza horiez gain, Eusko Jaurlaritzak bi milioi euroren diru saila onartu berri du kulturaren arloko mikroenpresentzat.

 

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Santos Indurain kontseilaria prentaurreko batean, artxiboko irudian. ©Jesus Diges/EFE

324 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Berria

Kasuen beherakada orokorra izan da herrialde guztietan: Araban 44 kasu detektatu dituzte (-31); Bizkaian, 180 (-31); Gipuzkoan, 35 (-29); eta Nafarroan, 59 (-87). Nafarroako Gobernuak ez du neurri orokorrik ezarriko oraingoz. «Atzokoa ez zen alarma guztiak pizteko modukoa, eta gaurkoa ez da kriskitinak jotzekoa», adierazi du Santos Indurain Osasun kontseilariak.

Gizon bat PCR proba egiten, Donostian. ©Gorka Rubio / FOKU

Hogei milioi koronabirus kasu baino gehiago detektatu dituzte mundu osoan

Oihane Puertas Ramirez

COVID-19a 188 herrialdetara iritsi da, eta 736.000 lagun baino gehiago hil ditu.

Zahar etxe bateko egoiliarrak paseoan, artxiboko irudian. ©Marisol Ramirez/FOKU

Donostiako zahar etxe bateko egoiliar batek positibo eman du

Berria

Zahar etxe bereko bi langile ere kutsaturik daude.

Nafarroako osasun langileak PCR probak egiteko prest, artxiboko irudi batean. ©Jagoba Manterola/FOKU

Agerraldi bat detektatu dute Murillo el Fruto eta Zarrakaztelu inguruan

Berria

30 positibo atzeman dituzte; gehienak, laborarien artean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna