Noiz sortua: 2020-05-22 08:49:06

10.001 biztanletik beherako eta dentsitate gutxiko herrietan kalera ateratzeko ordutegirik ez da gaurtik

Espainiako Gobernuak gaur goizean argitaratu du agindua, eta hurrengo fasera aldatu arte izango da indarrean. Biztanle kopuruari ez ezik, dentsitateari ere begiratzen dio, eta, ondorioz, hainbat udalerrik ez dute jasoko arintze neurri hori. Gainera, udalerri horietan erroldatutakoei edo horietan gutxienez hamalau egun daramatzatenei eragiten die ordutegiak kentzeko neurriak. Jaurlaritzak zalantzak ditu neurriaren inguruan, eta, horiek argitu artean, ertzainek orain arteko arauen arabera jokatuko dute.

Haur bat, itxitako parke baten aurrean, Zarautzen. /
Haur bat, itxitako parke baten aurrean, Zarautzen. / Gorka Rubio/Foku Tamaina handiagoan ikusi

Jon Ordoñez Garmendia -

2020ko maiatzak 22

Espainiako Gobernuak gaur goizean argitaratu du aldizkari ofizialean 10.001 biztanletik beherako herrietan kalera ateratzeko ordutegiak kentzeko agindua. Biztanle kopuruari erreparatzeaz gain, ordea, beste aldagai bat gehitu du: kilometro koadroko 100 biztanletik beherako dentsitatea duten 10.001 biztanletik beherako udalerriei eragingo die. Hego Euskal Herrian 36 dira 5.000tik gorako eta 10.001etik beherako udalerriak, baina, bigarren aldagaiaren ondorioz, soilik gutxi batzuei eragingo die. Edonola ere, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak eskatua dute fase aldaketa, eta bigarren fasean ez da izango ordutegirik, Madrilek atzo aurreratu zuenez. Gaur jakinaraziko dute zer lurralde igaroko diren bigarren fasera.

Argitaratu denetik indarrean da ordutegiak kentzeko agindua, eta, hor zehazten denez, hurrengo fase aldaketara arte izango da hala. Salvador Illa Espainiako Osasun ministroak joan den igandean iragarri zituen gaurko aginduak Hego Euskal Herrian ekarriko dituen aldaketetako batzuk. Gaurko aginduan, Pedro Sanchezen gobernuak zehaztu du argitaratu diren neurriak, kogobernantzaren izenean, erkidegoek era murriztaileagoan aldatu ahal izango dituztela. Hauek dira nagusiak:

Ordutegiak

Espainiako Gobernuak argudiatu du demografia mapa aintzat hartuta egokia dela zero eta lehen fasean dauden lurralde batzuetan bigarren faserako aurreikusten ziren ezaugarriak ezartzea. Horregatik, 10.001 biztanletik beherako herrietan eta kilometro koadroko 100 biztanle baino gutxiago dituzten herrietan ez dago jada kalera ateratzeko ordutegirik. Zehaztu du, ordea, ordutegi hori herrian erroldatuta daudenentzat edo horietan hamalau egun daramatenenetzat izango dela baliagarria. Beraz, horietako batera bigarren etxebizitzara doazenek hamalau egun itxaron beharko dute ordutegirik gabe kalera atera ahal izateko. Espainiako Gobernuak azpimarratzen du koronabirusaren sintomak dituztenei edo etxean ospitaleratuta daudenei ez diela eragiten ordutegiak kentzeko aginduak.

Haurrak

Gaurko aginduak kendu egin du haurrek guraso batekin bakarrik kalera ateratzeko indarrean zen agindua. Gaurtik aurrera, etxe berean bizi direnak elkarrekin atera ahal izango dira.

Taberna eta jatetxeak

Taberna eta jatetxeek barruan zerbitzua eman ahal izango dute, edukieraren %40rekin. Diskotekek eta gauean ireki ohi duten tabernek itxita jarraitu beharko dute.

Bestelakoak

Gizarte zerbitzuetako erabiltzaileen garraioa erraztuko dute erakundeek «ahal duten neurrian», segurtasun baldintzak bermatuta.

Elizak eta kultur zentroek ere zerbitzua eman ahal izango dute edukieraren erdiarekin.

Beilatokietako eta hilerrietako kanpoaldean, 25 pertsona elkartu ahal izango dira, eta barruan, hamabost.

Eusko Jaurlaritzak, zalantzak

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak agindu berriari buruzko azalpen gehiago eskatu dizkio Espainiako Barne Ministerioari, Ertzaintzak eta udaltzainek zalantzak izan baitituzte interpretatu eta ezartzeko orduan. Izan ere, dentsitatearen baldintza berriak atzerapauso bat eragingo luke 10.000 biztanle baino gutxiago dituzten herrietan, eta, batez ere, 5.000 baino gutxiagokoetan.

Espainiako Gobernuak zalantzak argitu artean, Ertzaintzak orain arte indarrean egon diren arauen arabera jokatuko du.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 2an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan hamar lagun hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez. Zortzi positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta bost gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.491 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.078 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Aritxulegiko gaina, Nafarroa eta Gipuzkoa artean. ©

Nafarroako Gobernuak «jarrera zuhurra» du lurraldeen arteko joan-etorriekin

Berria

«Autonomia erkidego guztiek dute lurralde mugakideen artean mugitzeko helburu bera, baina litekeena da erritmoa berbera ez izatea», esan du Javier Remirez gobernuko bozeramaileak. Salvador Illa Espainiako Osasun ministroak atzo esan zuen hirugarren fasea bukatu arte ezingo dela autonomia erkidego batetik bestera bidaiatu. 

Heriotza kopurua asteka, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. ©INE

Nabarmen goratu da izurriak eragindako heriotzen kurba

Edu Lartzanguren

Espainiako Estatistika Institutuak grafiko bat argitaratu du, erakusteko izurriak nola eragin duen heriotza tasan.

Pedro Sanchez Espainiako presidentea, gaurko lehen agerraldian, Kongresuan. ©J. J. Guillen / EFE

Espainiako Kongresuak larrialdi egoeraren seigarren luzapena onartuko du gaur

Paulo Ostolaza

Ekainaren 21 arte luzatuko dute; printzipioz, azken aldiz. Sanchezek iragarri duenez, «hirugarren fasean sartzen diren autonomia erkidegoetan hango presidenteak erabakiko du nolakoa izango den fase hori».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna