Voxek ez du lortu Hegoaldeko hiriburuak «kolapsatzea»

Jarraipen txikia izan du Euskal Herrian Santiago Abascalen deituriko protestak. Iruñean 250 autok hartu dute parte ekitaldian, Bilbon hogei inguru elkartu dira, eta Gasteizen dozena bat.

Antifaxistak, eskuin muturreko jendearen autoetako baten aurrean, Iruñean. IñIGO URIZ, FOKU
2020ko maiatzaren 23a
10:24
Entzun

Vox eskuin muturreko alderdiak gaurko Hego Euskal Herriko hiriburuetan antolatu duen protestak erantzun txikia izan du. Soilik Iruñean lortu du auto eta moto kopuru handi xamar bat biltzea: 250 inguru, Espainiako Gobernuaren ordezkaritzaren arabera. Gainerako hiriburuetan, Bilbon hogei auto elkartu dira, eta Gasteizen, dozena bat.

Espainiako banderak eraman dituzte manifestariek. Iruñekoa hasi baino minutu batzuk lehenago, 60 bat pertsona elkartu dira eskuin muturrekoen aurka protesta egiteko. Espainiako Polizia horiek zaintzen jarri da.

Voxek Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñea «kolapsatu» nahi zituen, auto ilarak sortuz, Espainiaren eta bere askatasunaren alde lelopean, Espainiako Gobernuaren dimisioa eskatzeko. Hainbat talde antifaxistak protesta egin dute. Bilbon zenbait oinezko eta auto gidarik

Iruñean atzo beste protesta antifaxista bat izan zen, eskuin muturreko zenbait pertsonak egunero 21:00etan Sarasate pasealekuan egiten duten bilkuraren aurrean. Orduan ere Espainiako Polizia jarri zen erdian, eta antifaxisten protesta eragozten saiatu zen. Ez, ordea, eskuin muturrekoena. Patxi Ruizen aldeko oihuak izan ziren antifaxisten protestan, Ahotsa.info atariak jaso duenez.

Voxek egunak daramatza Espainiako Gobernuaren aurkako mezuak zabalduz. Koronabirusaren kudeaketa dute horretarako aitzakia. Santiago Abascal buru duen alderdiak dio ´salbuespen egoera» ezarri duela Pedro Sanchezek gobernuak, eta eskubideak eta oinarrizko askatasunak murriztu dituela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.