Ia 3.800 langabe gehiago maiatzean Hego Euskal Herrian

Denera, 182.852 lagun daude izena emanda lana topatzeko zerbitzuetan.

Lanbideren bulego bat itxita, maiatzaren hasieran, Bilbon. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
Edu Lartzanguren.
2020ko ekainaren 2a
09:42
Entzun

Konfinamendua martxoan ezarri zutenetik, langabe kopurua asko handitu da Hego Euskal Herrian. Gaur, maiatzari dagozkion datuak argitaratu dituzte, eta badirudi igoera apaltzen hasi dela. Edonola ere, apirilean baino 3.767 langabe gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta dagoeneko 182.852 lagun daude izena emanda lan bulegoetan.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %2,22 egin du gora lan bila ari direnen kopuruak, eta Nafarroan, %1,72. EAEn, iazko maiatzean baino 27.842 pertsona gehiago dago izena emanda Lanbideren bulegoetan (%24,45 gehiago), eta Nafarroan, azken hamabi hilabeteotan 9.874 langabe gehiago daude (%31,58).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.