Konfinamendua martxoan ezarri zutenetik, langabe kopurua asko handitu da Hego Euskal Herrian. Gaur, maiatzari dagozkion datuak argitaratu dituzte, eta badirudi igoera apaltzen hasi dela. Edonola ere, apirilean baino 3.767 langabe gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta dagoeneko 182.852 lagun daude izena emanda lan bulegoetan.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %2,22 egin du gora lan bila ari direnen kopuruak, eta Nafarroan, %1,72. EAEn, iazko maiatzean baino 27.842 pertsona gehiago dago izena emanda Lanbideren bulegoetan (%24,45 gehiago), eta Nafarroan, azken hamabi hilabeteotan 9.874 langabe gehiago daude (%31,58).