Euskal presoak

Xabin Usandizaga euskal presoa aske geratu da

1997an atxilotu zuten, Ortega Lara libre uzteko polizia operazioan. 23 urte egin ditu preso.

Usandizaga, espetxetik atera berri. @ETXERATELKARTEA
2020ko ekainaren 5a
20:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

Xabin Usandizaga euskal presoa askatu dute gaur, 23 urtez presondegian egon ondoren. 1997ko uztailaren 3an atxilotu zuten Usandizaga, ETAk bahituriko Jose Antonio Ortega Lara presondegiko funtzionarioa libre uzteko polizia operazioan. Geroztik preso egon da oñatiarra. 60 urterekin atera da. Usandizagak apirilaren 2an amaitu zuen zigorra, eta ordutik «Kordobako espetxean atxiki dute, 33 egunez», Etxerat elkartearen esanetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.