Parisek uztailaren 10ean amaitu nahi du larrialdi egoera

Dena den, Frantziako Gobernuak lau hilabetez gordeko du elkarretaratzeak mugatu edo debekatzeko eskubidea, baita zirkulatzekoa ere.

Lagun talde bat, Baionan, tabernak ireki eta biharamunean. GUILLAUME FAUVEAU
Edu Lartzanguren.
2020ko ekainaren 10a
12:13
Entzun 00:00:0000:00:00

Osasun egoera ondo bidean, Frantziako Gobernuak uztailaren 10erako nahi du larrialdi egoera bertan behera utzi. Edonola ere, ohartarazi du hainbat murrizketak indarrean jarraituko dutela.

Martxoaren 24ean ezarri zuen larrialdi egoera Parisek, eta askatasun zibilen aldeko erakundeek eskatu diote ez luzatzeko uztailaren 10etik aurrera.

Larrialdi egoera kenduta ere, gobernuak hainbat eskumen gordeko ditu, lau hilabetez, besteak beste pertsonei eta ibilgailuei zirkulatzea debekatzeko, eta horien erabileran arauak ezartzeko, maskarak eramateko betebeharra, esaterako. Horrez gain, gobernuak aretoak, dendak eta bestelakoak ixteko agindua eman ahalko du, eta baita kalean eginiko elkarretaratzeak eta bestelako bilkurak mugatu edo debekatu ere.

Edonola ere, ezingo du konfinamendu zorrotzik ezarri. Horretarako, larrialdi egoera berriz ezartzeko dekretua beharko da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.