Hezkuntza

Hurrengo ikasturterako aurrematrikula zabaldu du AEK-k, «osasun neurrietara egokituta»

Aurrez aurreko ikastaro ohikoekin jarraitzea da koordinakundearen helburu nagusia, baina sarearen bidezko ikastaroak eta «jardun bikoak» ere eskainiko ditu.

Mintzalagun saio bat, Barakaldon (Bizkaia)
Mintzalagun saio bat, Barakaldon (Bizkaia) Euskaraz mintzapraktika egiteko Berbalagun egitasmoen aurkezpena/Barakaldon. Tamaina handiagoan ikusi

Edu Lartzanguren -

2020ko ekainak 10

Egoera bereziari, neurri bereziak. AEK-k martxan jarri du 2020-2021eko ikasturterako aurrematrikula.

«Datorren ikasturtea prestatzen ari gara, eta gure helburu nagusia da urritik aurrera ohiko ikastaroekin segitzea, betiere unean uneko osasun neurrietara egokituta», adierazi du koordinakundeak. Euskaltegietan aurrez aurreko taldeak antolatuko dituzte, eta autoikaskuntza, orain arte bezala. Horiez gain, Internet bidezko ikastaroak eta «jardun biko eredua» eskainiko dituzte. Horrez gain, Foruko (Bizkaia) barnetegia urte osoan irekiko dute berriro.

Koordinakundea «plan berezi bat» osatzen ari da, «ezohiko egoera honetara guztiz egokitzeko, eta urritik aurrera etor daitekeen guztiari irtenbiderik onenak topatzeko».

Izena emateko, euskaltegiak zabalik daude, eta Internet bidez ere eman daiteke izena. Azaldu dutenez, aurrematrikula uztailaren 8a baino lehen egiten dutenek %5 merkeagoa izango dute ikasturtea.

Udako ikastaroak

Udan ere, aurrez aurreko ikastaroak, autoikaskuntzakoak eta «jardun bikoak» egingo dituzte. «Osasun neurri guztiak hartuta, ikasleak goxo eta seguru ibiliko dira», adierazi dute.

Edonola ere, aurten barnetegirik ez antolatzea erabaki dute, «baldintzak ikusita».

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Haurrak eta hezitzaile bat Baztango haur eskolan. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Haur eskolak talde iraunkorrekin abiatuko dira Nafarroan

Olatz Esteban Ezkati

Lau egoera posible irudikatu ditu Hezkuntza Sailak, eta COVID-19aren bilakaeraren arabera ezarriko da bat edo beste. Jantoki zerbitzua bermatuko dutela esan du gobernuak

Pentsiodunek agerraldia egin zuten, atzo, Justizia jauregiaren aurrean, Bilbon. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Pentsiodunek pandemiako testigantzen txostena aurkeztuko diote fiskaltzari

Maialen Arteaga

Irailaren 7an bilduko dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako fiskalarekin, pandemiako testigantzak biltzen dituen txostena emateko

Langile bat, Garesen, piperra biltzen iaz. ©Jesus Diges / efe

Nafarroan, PCR probak egingo dizkiete sasoikako langileei

Joxerra Senar

Abuztutik urrira bitartean, ardorako mahats bilketan edo bestelako barazki eta fruituen uzta bilketarako Nafarroaz kanpotik etorriko diren langileei probak egingo dizkiete, etan positibo emanez gero, konfinamenduan lagunduko die gobernuak.

Basurtun, PCR probak egiten ©Javier Zorrila / efe

300 positibotik gora Hego Euskal Herrian

Berria

Bizkaian eta Araban gorakada nabarmenak izan dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna