Kantabriarako bidea ostiralean irekitzea adostu dute Urkulluk eta Revillak

Larrialdi egoera astelehenean amaituko da Hegoaldean, baina Euskal Herriko herrialde guztien artean ibiltzeko aukera izan baino lehenago joan ahalko da Kantabriara (Espainia).

Kantabriarako autobidea, Barakaldoren parean, konfinamendurik gordinenean. ARITZ LOIOLA / FOKU
Edu Lartzanguren.
2020ko ekainaren 15a
20:30
Entzun

Dena ondo bidean, astelehenean da amaitzekoa larrialdi egoera Hego Euskal Herrian. Orduan libre izango da ibiltzea Araba, Bizkai eta Gipuzkoaren eta Nafarroaren artean, baita herrialde horien eta Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoaren artean ere. Haatik, bi egun lehenago, ostiraletik aurrera, zirkulatu ahalko da EAEren eta Kantabriaren (Espainia) artean.

Hala egiteko nahia berretsi dute gaur IƱigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta Miguel Angel Revilla Kantabriako presidenteak. Telefonoz aritu dira elkarrekin, baina datorren ostegunean Gasteizen aurrez aurre biltzea erabaki dute.

Urkulluk Jaurlaritzari aurkeztuko dio proposamena, eta hark erabakiko du. Revillak jakintzat eman du muga zabalik egongo dela astebururako, prentsa ohar batean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.