Noiz sortua: 2020-06-17 17:52:43

Krisia EA-n

Epaiaren zain gelditu da EAko primarioei buruzko epaiketa

EAko sektore ofizialak kritikoei leporatu die «gezurra» esatea eta «akusazio faltsuak» egitea. Kritikoek, aldiz, nabarmendu dute epaiketan agerian gelditu dela EAko zuzendaritzak «modu arbitrarioan» eman duela datu baserako sarbidea.

Maiorga Ramirez, gaur zortzi, epaitegira iristen.
Maiorga Ramirez, gaur zortzi, epaitegira iristen. Jaizki Fontaneda / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Maider Galardi F. Agirre -

2020ko ekainak 17

Amaitu da EAko primarioei eta datu baseei buruzko epaiketa. Joan den asteartean hasi zen auzia, Gasteizko lehen auzialdiko epaitegian. Zehazki, sektore kritikoak jo zuen auzitara argitzeko ea bidezkoa ote zen lurralde arduradunek afiliatuen datu baserako sarbidea ez edukitzea, eta primarioen prozesua legezkoa izan zen ala ez argitzeko. Guztira, hiru egunez luzatu dira saioak, eta launa lekukok hartu dute hitza. Epaiaren zain dago orain auzia, eta adostasunik ez da bi aldeen artean; sektore ofizialak dio «araudia eskutan» jokatu dutela beti, kritikoek, berriz, alderdiko zuzendaritzaren «arbitrariotasuna» salatu du.

Auziaren azalean, afiliatuen datuen erabilera dago. Sektore kritikoak dio eguneratu gabe dagoela datu basea, eta, lurraldeetako koordinatzaileek datuak eskatu arren, zuzendaritzak ez dituela haien eskura utzi, alderdiaren «kontrola» ez galtzeko. Hori frogatzen ahalegindu dira epaiketan, eta ohar batean azaldu dute «frogatutzat» jotzen dutela aipatutakoa: «Auzitegietako bide zailak agerian utzi du zuzendaritzak denbora daramala EAko barne demokraziarako arauak urratzen». 

Pello Urizarrek dimisioa eman ostean, hiru hautagai aurkeztu ziren prozesura pasa den urrian: Eva Blanco, Maiorga Ramirez eta Juan Luis Cristobal Zendoia. Bai Ramirezen eta bai Zendoiaren hautagaitzak, ordea, baliorik gabe utzi zituen EAko hauteskunde antolaketa batzordeak, baldintzak ez zituztela betetzen argudiatuta. Batzorde horren arabera, Ramirezek ez zuen bete herrialde bakoitzeko gutxienez bost abal lortzeko baldintza, eta, gainera, aurkeztutako 400 abaletatik 21 irregularrak ziren. Hortaz, hauteskunderik gabe Blanco izendatu zuten idazkari nagusi, joan den urriaren 29an.

Ramirezek eta  Araba, Gipuzkoa eta Nafarroako arduradun Iratxe Lopez de Aberasturi, Mikel Goenaga eta Miren Aranoak salatu dute primarioak prestatzeko afiliatuen zerrendak lortzeko oztopoak izan dituztela: «Ramirezi taberna batean utzi zioten Ipar Euskal Herriko afiliatuen zerrenda prozesua zailtzeko». Gainera, salatu dute Iker Ruiz de Egino EAko Nazio Batzorde Eragileko bozeramailek exekutibako akta bat faltsutu zuela, primarioen prozesua abiaraziko zuen batzar nazionala Gipuzkoako, Nafarroako eta Arabako koordinatzailerik gabe egin baitzen.

Gezurrak «agerian»

Sektore ofizialeko kideek, ordea, salatu dute kalumniak eta akusazio faltsuak egin dituztela sektore kritikokoek. Edonola ere, gezur horiek epaiketan «desegin» dituztelakoan daude, eta ukatu egin dute dokumentuak faltsutzea. Are, kritikoei eskatu diete publikoki hori gezurtatzeko.

Nabarmendu dute auzi eskatzaileek ez dutela lortu egiten zituzten akusazioak defendatzea: «Egindako akusazio larri horiek sostengatzeko froga bakar bat ere ezin izan dute eman». 

Orain epaiaren zain dago auzia, eta bi aldeek espero dute egoera bideratzea. «Justiziak esango du ea alderdi baten zintzotasuna eta barne araudia lau kideren interesen gainetik dagoen ala ez», zehaztu dute ildo ofizialekoek. Kritikoek espero dute auziak «barne demokrazia itzularaztea» EAra.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Ordizian Barrena parkearen goiko aldean, osasun etxearen alboan jarri duten gunea. / ©Jon Ruiz

Ordizia, Etxezarreta kaleko zerbitzarien emaitzen zain

Jon Ordoñez Garmendia

Ekainaren 27az geroztik Etxezarreta kaleko ostatuetan ibili direnei PCR probak egiteko eskatu die Osakidetzak, badaezpada, eta ilara luzea sortu da horretarako jarritako gunean. Ordiziako Udalak bertan behera utzi ditu gaur hastekoak ziren udalekuak, eta Ordiziako EH Bilduk, kanpaina.

Herritar batzuk PCR proba egiten, Ordizian ©Jon Urbe / Foku

Hego Euskal Herriko herritarren %4,3k izan dute COVID-19a

Irati Urdalleta Lete

Seroprebalentzia azterketaren emaitzen arabera, ia 124.000 pertsona kutsatu dira Hego Euskal Herrian.

Maskara sorta salgai ©Marisol Ramirez / Foku

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna