Noiz sortua: 2020-06-20 18:32:25

ERREFUXIATUAK

Errefuxiatuak «duintasunez» bizi ahal izatea aldarrikatu dute euren egunean

Protestak egin dituzte Iruñean, Bilbon, Donostian eta Gasteizen «harrera, eskubideak eta erregularizazioa» eskatzeko.

Bilbon egindako protesta, gaur.
Bilbon egindako protesta, gaur. Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaia. Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2020ko ekainak 20

Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna da gaurkoa, eta mobilizazioak egin dituzte Euskal Herriko zenbait hiritan. Errefuxiatuak «baldintza duinetan» bizi ahal izateko eskubidea aldarrikatu dute hainbat kolektibok elkarlanean deituriko protestetan.

Giza-kate bat egin dute Iruñean, erraterako, eta manifestazioak Gasteizen, Bilbon eta Donostian. Errefuxiatuei babesa emateko «harrera, eskubideak eta erregularizazioa» eskatu dituzte Bilboko protestan, eta arrazakeriaren aurkako mezuak ere egin dituzte.

Iruñean, Nafarroa harrera-leku izatea exijitu dute, errefuxiatuak «beldurrik gabe» bizi daitezen, eta eskubideak zein zerbitzu publikoetarako sarbidea izan dezaten, «euren jatorria edozein izanik ere». Adierazi dute «bizi dugun garai konplexua» ez dela birus baten ondorio, baizik eta «garapen neoliberal, kolonial eta heteropatriarkarra dituen eredu hegemoniko» batena, «zeinak milioika pertsonari kendu baitizkie bizitza posible egiten duten ondareak eta natura kolapso egoeran utzi duen».

 

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Larrialdi zerbitzuek behin-behineko ospitale bat jarri dute Lleidan. ©Ramon Gabriel / Efe

Kataluniako Gobernuak konfinamendua ezarri die 200.000 herritarri

Berria

Lleidako eskualde batean koronabirusaren zortzi agerraldi detektatu dituzte. Eguerdian jarri dute indarrean.

Osasun langileak lanean, Gurutzetako ospitalean. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Auzitegi Nagusiak dio Osakidetzak ez zuela babes baliabide nahikoa

Ainhoa Larretxea Agirre - Irati Urdalleta Lete

Osakidetzak «ontzat» jo du ebazpena, «ez dituelako aintzat hartu sindikatuen eskaera gehienak». ESK sindikatuak jarri zuen salaketa, eta ekainaren 16an egin zuten epaiketa

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna