Albistea entzun

Klima aldaketa

 Artikoko kasko polarra erdira murriztu da 40 urtean

1980an, 7,6 milioi kilometro koadro zeuden Artikoan; 2019an, berriz, 4,1. Horrez gain, izotz geruza gero eta meharragoa da, eta neguan azkarrago urtzen da.

Ortzadarra Artikoan
Ortzadarra Artikoan Efe Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2020ko uztailak 14 15:21

Artikoko kasko polarra erdira murriztu da 40 urtean. Hala jakinarazi du Errusiako Rosgidroment hidrometeorologia agentziako zerbitzuburu Igor Shumakovek. «2007an, Artikoko izotz geruzaren zabalera minimo historikora heldu zen: 4,19 milioi metro koadrora», nabarmendu du Shumakovek.

Hala, azken urtetako datuak ere eman ditu. 2012an, 3,35 milioi kilometro koadro izotz zeuden, eta 2019an, berriz, 4,1 milioi kilometro koadro. 1980ko datuekin alderatuta, erdia da hori. Izan ere, 1980an, 7,6 milioi kilometro koadro izotz zeuden, eta  1983an, berriz, 7,28. Shumakovek nabarmendu du, gainera, urtetik urtera izotz geruza gero eta meharragoa dela eta Errusia iparraldeko itsasoetako bankisa ia desagertu egin dela. 

«Neguan, urtaroari dagokion izotz geruza lodi batez estaltzen da Ipar Itsasoa, baina izotza eratzen eta desagertzen den denbora aldatu egin da. Gaur egun, urrian eta azaroan sortzen da, eta maiatzean urtzen da. Hori, batez ere, Txukotkako itsasoan nabaritzen da», azpimarratu du. Zientzialarien arabera, klima aldaketak batez ere Artikoan du eragina, eskualde horretan batezbesteko globala baino lau aldiz azkarrago igotzen baita tenperatura.

Espedizioak egiteko zailtasuna

Izotzaren urtzeak bertzeak bertze Ipar Polorako espedizio tradizionalak egiteko zailtasuna sortzen duela nabarmendu du Roman Vilfande Rosgidroment hidrometeorologia agentziako ikerketa arduradunak. «Gaur egungo baldintzetan, ezinezkoa da iceberg bat aurkitzea», nabarmendu du Vilfrandek. Nabarmendu du icebergek apurtzeko arrisku handia dutela eta, ondorioz, arriskutsua dela espedizioak egitea. 

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Azterketak euskaraz: Seaskaren helegitea Paueko Administrazio Auzitegian

Administrazio Auzitegiak heldu den astean erranen du Seaskako ikasleek azterketak euskaraz pasa ditzaketen ala ez

Ekhi Erremundegi Beloki

Seaskak Frantziako Hezkuntza Ministerioaren kontra ezarritako salaketa aztertu dute Pauen, presazko auzian. 2019an EEPk et hiruek izenpetutako hitzarmena ez betetzea leporatu dio ikastolen elkarteak

Lesakako Udaleko webgunea da kalteturiko bat. Irudian, astelehenean, 17:00etan. ©BERRIA

Nafarroako 150 udalek pairaturiko zibererasoa konpontzeak «luze» jotzea litekeena dela esan dute

Edu Lartzanguren

ANIMSA udalen informatika enpresa publikoak «pazientzia» eskatu die kalteturiko udal eta tokiko erakundeei, eta herritarrei. Badira bost egun erasoak hainbat zerbitzua ematea galarazi ziela.

Jaietako indarkeria matxista prebenitzeko gida aurkeztu dute, Gasteizen. ©Raul Bogajo / FOKU

Emakumeentzako jai giro «seguruak» sortu nahi ditu Emakundek

Oihane Puertas Ramirez

«Berdintasunezko jaiak» lortzeko asmoz, festetako indarkeria matxista prebenitzeko gida ondu du Emakundek, Eudel eta Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko foru aldundiekin elkarlanean. Udalei, jai batzordeei, ostalaritzari, txosnei eta jai ekitaldiak programatzen dituzten kolektiboei zuzendu diete.

Erakusketa bat Kaxilda liburu dendan, artxiboko irudi batean. ©Gorka Rubio / Foku

Kaxildak salatu du «gertakari larriak» bizi dituztela asteburuan 'La Sapa de los Aperribay' liburuaren harira

Beñat Parra - Irutxuloko Hitza

Donostiako liburu dendak salatu duenez, Ibon Aperribai SAPAko burua han izan zen larunbatean «jarrera etorkor, amorratu eta probokatzailearekin».

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...