Leku publiko itxietan maskara erabiltzea baitezpadakoa izanen da Ipar Euskal Herrian

Jean Castex Frantziako lehen ministroak adierazi du heldu den astetik aitzina sartuko dela indarrean neurria Frantzian eta Ipar Euskal Herrian. Frantzia iparraldean eta Paris ingurunean foku gehiago agertu dira azken asteetan.

Jendea maskararekin, Hendaiako tren geltokian. /
Jendea maskararekin, Hendaiako tren geltokian. / Guillaume Fauveau Tamaina handiagoan ikusi

Ekhi Erremundegi Beloki -

2020ko uztailak 16

Heldu den astetik aitzina, leku publiko itxietan maskara erabiltzea baitezpadakoa izanen da Ipar Euskal Herrian. Hala adierazi du Jean Castex Frantziako lehen ministroak gaur goizean Frantziako Senatuan egin dituen adierazpenetan. Asteartean mintzatu zen Emmanuel Macron Frantziako presidentea, eta maskara derrigortuko zutela erran zuen. Castexek agorrilaren 1a aipatu zuen data gisa, baina, gaur, aurreratu egin du. «Entzun dut eta ulertu dut agorrilaren 1eko data beranduegi zela; dekretua, bada, heldu den astetik aitzina sartuko da indarrean».

Gaur goizean, elkarrizketa egin diote Olivier Veran Frantziako Osasun ministroari, eta koronabirusaren epidemiaren hedapena aipatu du, beste behin. Haren hitzetan, Paris inguruan «keinu ahulak» antzeman dituzte; haatik, erran du egoera «arazotsua» dela Frantzia iparraldeko Mayenne departamenduan.

Herritarrei «adi» egoteko eskatu die Frantziako Osasun ministroak: «ez dut herrialdea berriz konfinatu nahi». Azken asteetan, pixkanaka iragarri ditu konfinamendutik irteteko neurriak Frantziako Gobernuak, eta, gaur egun, jarduera gehienak baimenduak dira, jende kopuru handiak biltzen dituztenak izan ezik.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Txagorritxuko erietxean, COVIDaren test serologikoak aztertzen. ©G. RUBIO / FOKU

Eritasunari buruzko lezio berrikusia

Arantxa Iraola

Asko falta da oraino, baina COVID-19aren inguruko ezagutzak egunero ari dira argitzen, osatzen; ondorioz, izurriaren hasieran gaitzaz esan ziren hainbat gauza zahartuta eta atzeratuta geratu dira guztiz. Etengabeko berrikusketa eskatzen du gai honek.

Angeluko hondartza. ©Guillaume Fauveau

Maskara derrigorrezkoa izango da Ipar Euskal Herriko hainbat herritan ere

Olatz Esteban Ezkati

Berrehun positiboren langa gainditu da seigarren egunez jarraian Hego Euskal Herrian: 224 kasu izan dira azken orduetan. Gipuzkoako tabernariak kexu agertu dira Jaurlaritzaren murrizketak direla eta

Emakume bat oinez Donostian, erosketen poltsak eskuetan, joan den apirilean. ©GORKA RUBIO / FOKU

Zaurgarrienak, zaurgarriago

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Pandemiak emakume eta gizonen arteko desberdintasunak sakondu dituela ondorioztatu du Emakunderen txosten batek. Egoera hobetzeko gomendioak eman dizkie erakundeei

Jedea Bilboko metrotik irteten, maskara jantzita ©Luis Tejido/EFE

Berrehun positiboren langa gainditu da seigarren egunez jarraian Hego Euskal Herrian

Berria

Azken orduetan 224 kasu atzeman dituzte. Positiboetatik 123 Bizkaian detektatu dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna