FInantzak

Bankoa erosi du Galiziako Abanca bankuak

Azken urteetan Credit Agricoleren esku izango da Gipuzkoako bankua.

Jesus Suarez, Bankoako kontseilari ordezkaria, artxiboko irudi batean. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
Iker Aranburu.
2020ko uztailaren 31
19:10
Entzun

Jabe berria izango du Bankoak. Frantziako Credit Agricoleren menpe izan da 1997az geroztik, eta Galiziako Abanca izango du nagusi berria, gaur arratsaldean iragarritako erosketarako akordioa ixten badute.

Abanca bera Venezuelako Banesco bankuaren adar bat da. Bankoa erosita, Hego Euskal Herrian duen presentzia txikia —sei bulego baizik ez ditu— handitu nahi du Abancak. Aurten, Portugalgo Caixa Geral erosi du.

Bankoa 1975ean sortu zuten, Donostian. Industria bankua zen hasieran, nagusiki Gipuzkoako enpresa ertainei eta handiei finantzaketa ematera bideratua. Beste euskal lurraldeetara ere hedatu da, eta bezero partikularretan ere hartu du bere lekua. Gaur egun, 30 bulego zituen, horietatik 28 Euskal Herrian: hamazazpi Gipuzkoan, bederatzi Bizkaian, eta bana Araban eta Nafarroan. Banku txikia da —257 langile ditu, 40.000 bezero, eta 4.374 milioi euroren  negozio kopurua—, baina errentagarria —zortzi milioi irabazi zituen iaz—, eta kaudimenduna —%13,16ko kapitala, CET1 ratioaren arabera. 

Oraingo kudeaketa taldeak jarraitu egingo duela agindu du jabe berriak. 2017az geroztik, Jesus Suarez du kontseilari ordezkari.

Abancak eta Bankoak bazuten aurretik harremana, azken bi urteetan aseguruen negozioa partekatu dutelako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.