Albistea entzun

Hilberria

John Hume hil da, Ostiral Santuko Akordioen bultzatzaileetako bat

1998an, Bakearen Nobel saria eman zioten, Ipar Irlandako bake prozesuan izandako parte hartzeagatik. 83 urterekin hil da, Derryn.

John Hume politikari irlandarra, artxiboko argazki batean. /
John Hume politikari irlandarra, artxiboko argazki batean. / Yoan Valat/EFE Tamaina handiagoan ikusi

Arantxa Elizegi Egilegor -

2020ko abuztuak 3 13:13

John Humeren familiak eman du politikariaren heriotzaren berri komunikabideetara bidalitako ohar batean. 83 urte zituen, eta Derryko zahar etxe batean bizi zen. «Goizean goiz hil da Hume, gaixotasun labur baten ondoren», zioen idatziak.

1998an Bakearen Nobel saria eman zioten politikari irlandarrari, Ostiral Santuko Akordioetako negoziazioetan izandako parte hartzeagatik. Ez zen Ipar Irlandako gatazka amaitzeko egindako lehen ahalegina. Aurrez, Gerry Adamsekin izandako elkarrizketei esker, IRA Irlandako Armada Errepublikanoak su-etena iragarri zuen 1994an.

1937an jaio zen, Derryn. SDLP Alderdi Sozialdemokrata Laboristaren sorreran parte hartu zuen, eta alderdiko buru izan zen 2001era arte.

Giza eskubideen aldeko mugimenduetako kidea ere bazen Hume, eta Sinn Feinekin hitz egitearen alde egin zuen. 1985eko Londresen eta Dublinen arteko akordioa lortzeko sekretupeko negoziazioetan ere hartu zuen parte. Hitzarmena gerora indarrik gabe geratu zen arren, Ipar Irlandako auzietan esku hartzea ahalbidetu zion lehen aldiz Dublini.

Ostiral Santuko Akordioak sinatu zirenean, Tony Blair laborista zen Erresuma Batuko lehen ministro. Blairren esanetan, «historikoa» izan zen Humek negoziazioetan egindako ahalegina. «Ekarpen asko egin zizkion politikari, baina desberdin pentsatzen zutenekin lan egiteko konpromisoa izan zen handiena», esan du Blairrek.

Humenern ibilbidea txalotu du buruzagi laboristaren aurretik gobernuburu izandako John Major kontserbadoreak ere: «Politikari gutxi izan dira hark bezainbeste denbora egin dutenak akordio bila eta urteetan blokeatuta geratutako jarrerak aldatzeko ahaleginean. Hari esker, bakean bizi dira egun komunitate asko».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Salomon Uharteetako lehen ministro Manaseeh Sogavare eta Anthony Albanes Australiakoa, Canberran egindako batzarrean. ©LUKAS COCH / EFE

Salomon Uharteetako lehen ministroak esan du herrialdeak ez duela «inoiz» atzerriko base militarrik onartuko

Mikel O. Iribar

Australiako lehen ministro Anthony Albanesekin batzartu da Manaseeh Sogavare, Canberran. «Bakearen aldeko konpromisoa» berretsi dute.

Greziako kostazainen ontzi bat, Kardamena portuan amarratuta, Kos uhartean. ©HELLENIC COAST GUARD / EFE

Hemezortzi etorkin hil dira Greziako uretan, bi txalupa hondoratu ostean

Mikel O. Iribar

Atenasek Ankarari eskatu dio «berehalako neurriak» hartzeko, baita EBri ere. IOMen arabera, 2.100 errefuxiatu hil dira Egeo Itsasoan 2014tik.

Von der Leyen Europako Batzordeko presidentea , Macron Frantziako presidentea eta Michel Europar Kontseiluko presidentea. ©OLIVIER HOSLET / EFE

Europan «komunitate politikoa» hedatzeko goi bilera egingo dute

Gorka Berasategi Otamendi

Lehen bilera egingo du gaur Europako Komunitate Politikoak, Pragan. Atzerri gaiei buruzko foro bat izatea du helburu, EBren eta haren inguruko herrialdeen arteko «elkarlan politikoa» sustatzeko

 ©DIEGO AZUBEL / EFE

Polizia ohi batek gutxienez 34 pertsona hil ditu Thailandiako haurtzaindegi batean

Mikel O. Iribar

Besteak beste, 23 haur hil ditu. Agintarien arabera, erasotzaileak bere emaztea eta hiru seme-alabak ere hil ditu; ondoren, bere buruaz beste egin du. Thailandiako lehen ministroak agindu du erasoa «lehenbailehen» ikertzeko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...