Nafarroan PCR probak egingo dizkiete sasoikako langileei

Abuztutik urrira ardotarako mahatsa biltzeko edo bestelako barazki eta fruituen uzta biltzeko Nafarroaz kanpotik etorriko diren langileei probak egingo dizkiete, eta, positibo emanez gero, konfinamenduan lagunduko die gobernuak.

Langile bat, Garesen, piperra biltzen iaz.
Langile bat, Garesen, piperra biltzen iaz. Jesus Diges / efe Tamaina handiagoan ikusi

Joxerra Senar -

2020ko abuztuak 5

Beste toki batzuetan ikusi denez, sasoikako langileen artean kutsatzeak gertatu dira, eta, horregatik, protokolo bat ezarri du Nafarroako Gobernuak. Ignacio Gil Nekazaritzako zuzendariaren arabera, uzta bilketarako Nafarroan bizi diren langileak kontratatu ohi dira, baina, datozen hilabeteetako kanpaina berezietan sasoikako langileak etor daitezkeenez, PCR probak egiteko konpromisoa hartu du. Halaber,  positibo emanez gero, konfinamenduaz arduratuko da gobernua.

Iaz, abuztutik urrira arteko bolada horretan, 4.500 kontratazio egin ziren, eta mila langile inguru mugitu ziren. GIlen arabera, kontratuak egun gutxikoak dira, eta langileak toki batetik bestera ibili ohi dira. Halaber, uzta bilketan ibiltzen diren batzuk Nafarroan bizi dira, baina beste batzuk kanpotik etorri ohi dira, eta horrek denak kutsatzeak gertatzeko arriskua handitzen du. Horregatik egingo zaizkie PCR probak.

Enplegatzaileek erantzukizun sozialeko aitorpen bat sinatu beharko dute, eta konpromisoa hartu langileen lan baldintzak egokiak direla. Datozen egunetan kaleratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean hala protokoloa nola erantzukizun sozialeko aitorpena.

Hori guztia etorri aurretik, Errumaniatik Tuterara fruta biltzera etorritako 84 emakumeri PCR probak egin zaizkie jada. Sektoreak begi onez hartu du protokoloa, Ignacio Gilen hitzetan.

Gau giroa mugatzeko agindua

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak asteroko bilakaera epidemiologikoaren txostena aurkeztu du, eta hor ondorioztatu da uztailaren 6tik kasuek gora egin dutela. Oraintxe, Nafarroan, 59 agerraldi aktibo daude —hiru kutsatze baino gehiago dituzten kasuak, alegia—. Maria Nuin INSLko zuzendariaren arabera, kezkatuta daude egoerarekin, baina ez daude inondik inora martxoko egoeran.

Hain zuzen ere, kasu gehieneko agerraldia, «alde handiz», uztailaren 11koa da. Iruñeko Alde Zaharrean zabaldu eta Mendillorri auzoan eragin berezia izan arren, «Iruñerri osoko osasun etxeetan» nabaritu dena. Dagoeneko, 224 positibo ditu, eta, sanferminik ez izan arren, festa giroan gertatu izanak beste herrietan halako egoerak eragoztera bultzatu du gobernua. Ikusi dute Tuteran ere positiboak egon direla Santa Ana jaien garaian, nahiz eta festarik ez izan.

Horregatik, Nafarroako Gobernuak, garaia heltzen denean, ofizialki festarik izan ez arren, bateko eta besteko herrietako gau giroa are gehiago mugatzeko neurriak hartuko ditu. Carlos Artundo Osasun kontseilariak arduratsu jokatzeko dei berezia egin du. Artundoren ustez, datozen hilabeteetan COVID-19arekin bizitzera ohitu behar du gizarteak, eta bizitzari eta ekonomiari berrekin, «obsesioan erori gabe baina, aldi berean, zuhurtziaz jokatuz».

 

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Bi pertsona maskarak soinean daramatzatela, autobusean. ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Lau gako asintomatikotasunaz

Arantxa Iraola

Kutsatu guztiek ez dituzte izaten sintomak. Adituek diote COVID-19an positibo emandakoen erdiek-edo, birusa izan arren, ez dutela batere sintomarik. Horrek zaildu egiten du izurriaren kontrola.

Herritar batzuk kalean maskara jantzita, Frantzian. ©CAROLINE BLUMBERG / EFE

Birusaren bigarren oldarraldia

Jone Bastida Alzuru

Kasuek ugaritzen jarraitzen dute munduan, eta hainbat herrialdek neurriak zorrozteko erabakia hartu dute. Israelek joan den ostiralean indarrean sartutako itxialdia gogortu du

Langile batzuk kaleak desinfektatzen, atzo, Azkoienen (Nafarroa). ©Idoia Zabaleta / Foku

Bigarren egunez, 800 kasu baino gehiago atzeman dituzte Hegoaldean

Uxue Rey Gorraiz

Osakidetzak jakinarazi du 9 urteko ume bat hil dela, birusa izanda. Positiboek gora egin dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoan; Nafarroan, ez

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna