500 positibotik gora atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Atzo baino 119 kasu gehiago izan dira. Ospitaleratzeak areagotu egin dira azken orduetan.

Donostiako Raiundo Berri taberan izan zirenak PCR proba egiteko zain, Okendu kultur etxean gaur goizean.
Donostiako Raiundo Berri taberan izan zirenak PCR proba egiteko zain, Okendu kultur etxean gaur goizean. Gorka Rubio/FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2020ko abuztuak 7

Kasuek gora egin dute beste behin ere Hego Euskal Herrian, eta 500 kasuren langa gainditu da dagoeneko. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak jakinarazi dute 538 kasu atzeman dituztela azken orduetan, atzo baino 119 gehiago. Bizkaian, 300 positiboren langa gainditu da: 311 kasu detektatu zituzten, apirilaren 23tik herrialde horretan atzeman den kopururik handiena. Kasu gehienak Bilbon azaldu dira azken egunotan, baina azken orduetan koska bat gora egin dute kasuek, eta 200era hurbildu dira: 173 kasu atzeman dituzte. Nafarroan ere kasuen igoera izan da: 110 kasu izan dira azken orduetan, atzo baino 29 gehiago. Gipuzkoan, 74 positibo izan dira; Araban, 38; eta erkidegotik kanpo, beste bost.

Jaurlaritzako Osasun sailburu Nekane Murgak atzo adierazi zuen "bigarren olatua" dela hau, eta kutsatuen gorakadak "kezkagarriak" direla. Datozen egunetan kasuak ugaritu egingo direla iragarri zuen sailburuak, eta ospitaleratze gehiago egongo direla. Azken orduetan, bikoiztu egin dira ospitaleratzeak: hogei pertsona ospitaleratu dituzte; udako agerraldiak hasi zirenetik ospitaleratze gehien izan den eguna izan da. Oraintxe, beraz, 103 pertsona daude Hegoaldeko erietxeetan birusaren ondorioz. Horietako hamabi ZIU zainketa intentsiborako unitateetan daude.

Egunotan egiten ari diren PCR proba masiboen emaitzak ere jakinarazi ditu Eusko Jaurlaritzak. Urdulizko ospitalean (Bizkaia) 801 test egin dizkiete osasun langileek Erandioko Goikoa batzokian izan zirenei, eta horietatik 5ek eman dute positibo. Gaur, beste 253 proba egingo dituzte. Bestalde, Donostiako Okendo kultur etxean gaur goizean hasi zaizkie testak egiten Gros auzoko Ramuntxo Berri tabernan izan zirenei. Gaur eta bihar 1.450 PCR test egingo dituzte.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

PCR proba bat, Gurutzetako ospitalean. ©Luis Jauregialtzo, FOKU

Positibo kopuruak goia jo du Nafarroan

Uxue Rey Gorraiz

Beste 749 kasu atzeman dituzte Hegoaldean, eta nabarmen ugaritu dira Nafarroan: 362 kutsatu detektatu dituzte azken egunean. 501 lagun daude erietxeratuta Hego Euskal Herrian, eta 82 gaixo daude ZIUetan.

Zestoa, artxiboko irudi batean. ©Gorka Rubio / Foku

Eraikin publikoak eta tabernak itxi dituzte Zestoan

Berria

28 kasu baieztatu dituzte azken egunetan, eta neurri murriztaileak hartu dituzte agerraldiari aurre egiteko asmoz. Datozen egunetan egoera «kontrolatzea» espero dute.

Iñigo Urkullu omenaldian ©Eusko Jaurlaritza

Koronabirusaren biktimak omendu dituzte Gasteizen

Uxue Rey Gorraiz

Iñigo Urkullu lehendakariak gidatu du ekitaldia. Pandemiarengatik hildakoak gogoratu ditu, eta elkartasuna adierazi die familiei. «Elkarrizketa soziala» bultzatu dadin galdegin du, bizikidetza sozialaren berreraikuntzarako.

Sindikatuen eta Sareren elkarretaratzea, presoen egoeraren harira Bilbon. ©Marisol Ramires/FOKU

Hainbat espetxetan komunikazioak eten dituztela salatu dute Sarek eta Etxerat-ek

Maria Ortega Zubiate

Presoek eta haien senideek “garai oso zailak” bizi dituztela adierazi dute bi elkarteek, eta pandemiak “salbuespenezko erregimenaren aplikazioa” areagotzen duela. Positibotzat jo dituzte Eusko Legebiltzarrean eta Espainian espetxe politika aldatzeko egindako adierazpenak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna