Gasteizko Kilimanjaro diskotekan eta Xixilu jatetxean, eta Galdakaoko Muguru tabernan egon zirenei proba egiteko eskatu die Jaurlaritzak

Gasteizko diskotekan uztailaren 17tik abuztuaren 6ra izan zirenek egin beharko dute testa, eta uztailaren 31tik abuztuaren 4ra jatetxean egondakoek. Galdakaon, tabernan uztailaren 27tik abuztuaren 4ra egon zirenek.

PCR proba egiten gaur, Donostiako Okendo kultur etxean. GORKA RUBIO/FOKU
2020ko abuztuaren 7a
14:51
Entzun

PCR proba egitera joateko beste hiru deialdi egin ditu Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Zehazki, Gasteizko Kilimanjaro diskotekan eta Xixilu jatetxean, eta Galdakaoko Muguru tabernan egonikoei egin diete deia.

Uztailaren 17tik abuztuaren 6ra Gasteizko Kilimanjaro diskotekan egon zirenak deitu dituzte PCR proba egitera. Bihar eta igandean egingo dituzte testak, Gasteizko Alde Zaharreko osasun etxean, 09:00etatik 14:00etara. Proba egin behar dutenak zuzenean joan daitezke Alde Zaharreko osasun etxera, edo beren osasun etxera deituta ordua hartzeko.

Uztailaren 31tik abuztuaren 4ra bitartean Xixilu jatetxean egon zirenei, berriz, 945-007 500 telefonora dei egiteko eskatu diete, PCR proba egiteko ordua eskatzeko. Horiei, bihar eta igandea artean egingo zaizkie testak, AUOko kanpo kontsultetan.

Galdakaoko Muguru tabernari dagokionez, uztailaren 27tik abuztuaren 4ra bitartean han izan zirenei eskatu diete proba egiteko. Galdakaoko osasun etxean egingo dituzte proba horiek, bihar eta igandean, 10:00etatik 17:00etara. Testa egiteko ordua hartzeko,  946 007 400 telefono zenbakira deitu behar da.

 

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.